Halloween-eko munstro-gailetak

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minututik ordubetera
Prezio
Prezio

Descargar

1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Bihi osoko irina oloarekin eta hauts edo legamia kimikoarekin nahastuko dugu. Gerorako gordeko ditugu. Katilu batera gurina eta azukrea botako ditugu. Ondo nahastu arte irabiatuko dugu, eta behin krema lortuta, aurrez nahasitako osagai lehorrak botako dizkiogu, pixkanaka-pixkanaka. Hagaxka batzuekin irabiatu, edo sardexka batekin nahas daiteke. Esnea eta banilla botako dizkiogu, eta nahastu egingo dugu, orea loditzen den arte. Orea eginda dagoenean, eskuekin hartu, eta bola itxura eman diezaiokegu. Labekatzeko bi paper artean jarriko dugu, eta arrabolarekin berdindu egingo dugu, 4 ml inguruko lodiera duen geruza fina lortu arte. Hozkailuan sartuko dugu, gogortzeko. Horrela, ore-ebakitzailearekin forma ezberdinak eman ahalko dizkiogu. Hoztu denean, ore-ebakitzailearekin munstro-formak moztuko ditugu, trokelak egingo ditugu, eta munstro bakoitza laberako paperez forratutako erretiluan jarriko dugu. Komenigarria da gaileta edo munstro bakoitzaren artean tartetxo bat uztea. Gainerako orearekin beste bola bat egingo dugu. Gero, zapaldu, eta gaileta gehiago egiteko aprobetxatuko dugu. Orea biguntzen bada, berriro hozkailuan sartu, berriz gogortu arte. Aurpegiak apaintzeko, hortzak eta begiak jarriko dizkiegu, pinazi, fruitu deshidratatuak, baiak eta zerealak erabiliz. Pixka bat presionatu behar dira, orean sartzeko. Labea aurrez berotu eta gero, 180 ºC-ra labekatuko dugu 15 minutuz, edo ertzak txigortu arte. Labekatu ostean, sareta batean hozten utziko ditugu. Bihi osoko irina oloarekin eta hauts edo legamia kimikoarekin nahastuko dugu. Gerorako gordeko ditugu. Katilu batera gurina eta azukrea botako ditugu. Ondo nahastu arte irabiatuko dugu, eta behin krema lortuta, aurrez nahasitako osagai lehorrak botako dizkiogu, pixkanaka-pixkanaka. Hagaxka batzuekin irabiatu, edo sardexka batekin nahas daiteke. Esnea eta banilla botako dizkiogu, eta nahastu egingo dugu, orea loditzen den arte. Orea eginda dagoenean, eskuekin hartu, eta bola itxura eman diezaiokegu. Labekatzeko bi paper artean jarriko dugu, eta arrabolarekin berdindu egingo dugu, 4 ml inguruko lodiera duen geruza fina lortu arte. Hozkailuan sartuko dugu, gogortzeko. Horrela, ore-ebakitzailearekin forma ezberdinak eman ahalko dizkiogu. Hoztu denean, ore-ebakitzailearekin munstro-formak moztuko ditugu, trokelak egingo ditugu, eta munstro bakoitza laberako paperez forratutako erretiluan jarriko dugu. Komenigarria da gaileta edo munstro bakoitzaren artean tartetxo bat uztea. Gainerako orearekin beste bola bat egingo dugu. Gero, zapaldu, eta gaileta gehiago egiteko aprobetxatuko dugu. Orea biguntzen bada, berriro hozkailuan sartu, berriz gogortu arte. Aurpegiak apaintzeko, hortzak eta begiak jarriko dizkiegu, pinazi, fruitu deshidratatuak, baiak eta zerealak erabiliz. Pixka bat presionatu behar dira, orean sartzeko. Labea aurrez berotu eta gero, 180 ºC-ra labekatuko dugu 15 minutuz, edo ertzak txigortu arte. Labekatu ostean, sareta batean hozten utziko ditugu.

Osagaiak (4 pertsonak)

sReceta online en: