Boletus- eta foie-parmentierra

  • Hasierakoa
  • 0 View visita
Zailtasuna
Zailtasun ertaina
Denbora
30 minutu baino gutxiago
Boletus- eta foie-parmentierra

Descargar

/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Hasteko, patatak zuritu, zati ertainetan moztu eta eltze batean sartu ur eta gatzarekin estalita. Egosi 35 minutuz edo samur egon arte. Patatak xukatu eta puregailutik pasatu. Patatak ontzi batean sartu, eta pixkanaka-pixkanaka gurina gehitu urtu eta purean integratu arte. Gatz kopurua egokia dela egiaztatu, eta gehitu piperbeltz birrindu berria. Gorde. Tipulatxak zuritu eta zati txikietan moztu. Gorde. Oliba-olioa bota su ertainean dagoen zartaginean eta tipulatxak sueztitu kolorea hartu arte. Ondoren, ardo zuria bota, eta utzi beste 5 minutuz su ertain-altuan egiten. Jarraian, sua jaitsi eta boletusak gehitu. Sueztitu 5 minutuz. Platereratzeko uztaia olio apur batekin pintatu, eta zerbitzatzeko erabiliko duzun platerean ipini. Ondoren, haren barruan ipini patata-pure geruza bat; haren gainean, boletus-salteatua, eta amaitzeko, foie-geruza. Uztaia kendu. Koilaratxo bat ezti eta ezkai apur bat gehitu. Berehala zerbitzatu.

Osagaiak (4 personas)

  1. Patata-purea egiteko:
  2. 600 g patata
  3. 30 g gurin kuboetan
  4. gatza
  5. piperbeltza
  6. Boletus-salteatua egiteko:
  7. 180 g Eroski SELEQTIA boletus oliba-oliotan
  8. 2 koilarakada oliba-olio
  9. 4 tipulatx
  10. 2 koilarakada ardo zuri
  11. 2 Eroski SELEQTIA foie-medailoi
  12. Alcarria eztia
  13. ezkai freskoa

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/