Paseko Kesada
- 0 View bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun handia
- Denbora

Prestaketa
Labea 180 ºC-tan berotzen jarri. Prestatu erabiliko duzun moldea. Horretarako, moldea gurinarekin koipeztatu eta irineztatu. Kendu soberan geratzen den irina.
Gazta, arrautzak, esnea eta azukrea katilu handi batera bota. Ondoren, nahastu osagaiak ore leuna eta uniformea lortu arte. Gurin urtua bota, eta ekin nahasteari, gainerako osagaiekin integratu arte.
Irina, limoi-birrindura eta kanela gehitu. Nahasi berriro ere, ore leuna eta pikorrik gabekoa lortu arte.
Masa moldera bota eta labean egosi 1 ordu eta 10 minutuz. Atera labetik, utzi giro-tenperaturan hozten eta hozkailuan sartu zerbitzatu baino 3 ordu lehenago gutxienez.
Osagaiak (10 pertsonak)
- 250 g Eroski Burgosko gazta
- 2 arrautza
- 500 ml esne
- 300 g azukre
- 100 g gurin giro-tenperaturan + beste apur bat moldea koipeztatzeko
- 160 g gozogintza-irin
- 1/2 limoi (birrindura)
- 1 koilaratxo Eroski kanela-hauts
sReceta online en:
