Linzer gailetak

  • 5079 bisita
Zailtasuna
Zailtasun ertaina
Denbora
1 eta 2 ordu bitartean
Linzer gailetak

Descargar

4/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Labea 180 ºC-tan berotzen jarri. Kaiku batean irina, legamia, gatza, arbendola ehoa eta kanela nahastu. Gurina azukrearekin irabiatu, testura harrotua eta zurixka lortu arte.  Arrautza gehitu eta irabiatzen jarraitu integratu arte. Limoiaren birrindura gehitu eta nahastu. Irinaren nahastea pixkanaka-pixkanaka gehitu eta integratu arte irabiatu. Orearekin bola bat egin, film gardenarekin estali eta utzi hozten gutxienez ordubete hozkailuan. Lan-mahaia irineztatu, orea arrabolaz zabaldu 0,6 cm-ko lodiera lortu arte, eta gailetak moztekoarekin orea ebaki.  Gailetak laberatzeko paperarekin estalitako erretilu batean ipini eta 7-8 minutuz labean egin. Labetik atera eta utzi hozten sareta baten gainean. Azukre-hautsarekin hautseztatu estalki gisa erabiliko direnak. Marmeladaz igurtzi gailetetariko bat eta azukre-hautsarekin hautseztatutakoekin estali.

Osagaiak (8 pertsonak)

  1. Eroski SELEQTIA piku-konfitura
  2. Eroski SELEQTIA arrautza bat
  3. 260 g irin
  4. 1/2 koilaratxo legamia
  5. 1/2 koilaratxo gatza
  6. 120 g arbendol ehoa
  7. 1/2 koilaratxo kanela
  8. 110 g gurin
  9. 60 g azukre
  10. 1/2 limoiaren birrindura
  11. azukre-hautsa

Zerbait esan nahi duzu? Egin iruzkina:

Iruzkinak

Momentuz ez dago iruzkinik

sReceta online en: