
Elikadura orekatua eta bizi-estilo osasungarria sustatzea da, gaur egun, EROSKIk kontsumo-kooperatiba gisa duen eginkizun nagusia. EROSKIk osasunarekin hartutako konpromiso hori ageri da bere markan, elikagai freskoetako espezializazioan, askotariko elikadurarako aukera zabalean, elikadura orekatuagoaren sustapenean zein EROSKI fundazioak egindako lanean.
EROSKI etengabe ari da lanean marka propioko elikagaien nutrizio-konposizioa hobetzeko; hori horrela, 287 tona baino gehiago gatz, azukre eta koipe kendu ditu 2015ean. Horrela bada, landare-koipe partzialki hidrogenatuak kendu ditu marka propioko produktu guztietatik. Horrez gain, marka propioko produktuetan elikadura-semaforoa aplikatzen du EROSKIk, hots, etiketa gardenena eta kontsumitzaileek errazen ulertzen dutena.
Osasunarekin hartutako konpromiso hori kosmetikako produktuetara ere zabaldu da, horrelakoetan parabenoak eta triklosana gehigarri kimikoak kendu baititu, zientzialariek zalantzan jarri dituztelako.
Gainera, «zurekin» merkataritza-eredu berrira aldatutako dendek elikagai dietetiko eta ekologikoen atal oso bat ere badute. Halakoetan produktu sorta zabala dago kontsumitzaileen askotariko nutrizio-profilei erantzuteko, gaur egun gure dendetan marka propioan eskaintzen ditugun produktuek osatutakoa (glutenik gabeko 450 baino gehiago, laktosarik gabeko 27 produktu, gatz gutxiko 61 produktu, koipe gutxiko 49 produktu, azukre gutxiko 29 produktu eta zuntz askoko 40 produktu, besteak beste).
Era berean, «Zurekin» dendak askotariko produktuak lehenesten ditu dieta mediterraneoaren oinarrizko kategorietan, kontsumitzailearentzat aukera gehiago izatea ezinbestekoa delako eta, horrela, elikadura askotarikoagoa izatea errazten zaio.
287 tona gatz, koipe eta azukre kendu ditugu 2015ean marka propioko gure produktuetatik.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak