EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolak lau urte bete ditu eta bera da EROSKIren ibilbide osoaren oinordekoa, hasiera-hasieratik, elikadura osasungarriaren aldeko hezkuntzari dagokionez. Lau urte horietan erreferente bilakatu da dagoeneko hez-kuntza-ingurunearen barruan.
Elikadura eta ohitura osasuntsuei buruzko hezkuntza-programarekin (EOOHP) eta hezkuntza-komunitatearekin lankidetzan, ikasgeletara eraman du elikadura orekatu batekiko eta bizi-ohitura osasungarriekiko sentsibilitatea, bai eta horiek gure eguneroko bizitzan praktikatzeko irizpideen hezkuntza ere.
Bere funtzioa irizpide objektiboekin gauzatze aldera, EROSKIren Elikadura Eskolak Zientzia Batzorde bat dauka organo aholkulari moduan.
EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolak, era berean, ikerketa-jarduera bat gauzatzen du, eta 2015ean Espainiarren Nutrizio Inkestaren ondorioak aurkeztu ditu, Espainiako biztanleen elikadura-ohiturei eta nutrizio-egoerari buruzko balorazio-azterlanik osoena.
EROSKIren Elikadura Eskolatik bultzatutako berrikuntzetako bat Bihotzaren Espainiako Fundazioarekiko lankidetza izan da, «Jan eta zaindu zure bihotza» programa gauzatze aldera.
Tokiko produktuek ere badute protagonismoa EROSKIren Elikadura Eskolan. Lantegi horrek aukera ematen die ikasleei haien inguruko nekazaritza-elikagaien ekoizleen instalazioak bertatik bertara ezagutzeko.
EROSKIren Elikadura Eskolak sustatutako EOOHP programak helburu du 9 eta 12 urte arteko haurrak eta beren senideak elikadura orekatua eta bizi-ohitura osasungarriak izatearen garrantziaz sentsibilizatzea, eta, horretarako, doako unitate didaktikoak eskaintzen dira Espainiako ikastetxe guztietan.
Unitate didaktiko horiek osatzen dituzten eduki pedagogiko eta lanabes grafiko nahiz ikus-entzunezko guztien egileak nutrizio-arloko adituak, psikopedagogoak eta jardunean dabiltzan lehen hezkuntzako irakasleak dira, Hezkuntza Ministerioaren gidalerroei jarraitzen dien talde tekniko batekoak.
Programa horrek Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatutako «Gosasun» aintzatespena jaso du, eta aurretik jasotako aipamenei batu zaie, hala nola Osasun eta Kontsumo Ministerioko NAOS Sariari edota «El Chupete» Sariari, programaren sormen-kalitatearengatik eta haurren publikoari transmititzen dizkion balioengatik.
Joan den 2014-2015 ikasturtean zehar 930 eskolatako 72.087 ikaslek hartu du parte EOOHP programan, eta 1.200 lantegi pedagogiko gauzatu dituzte 180 EROSKI eta CAPRABO dendatan.
EOOHP programan parte hartu duten hezitzaileen gogobetetasun-maila orokorra % 91koa izan da, eta hura gomendatzen dute programan bertan parte hartu duten 10 hezitzailetatik 9k.
EROSKIren Elikadura Eskolak bultzatua, Autonomia Erkidego guztietako 6.800 pertsona baino gehiagoren parte-hartzea eduki duen ENPE azterketak diagnostiko eguneratua adierazten du Espainiako herritarren elikadura-ohituren eta osasun-egoeraren inguruan.
Nabarmentzekoa da gizentasunaren prebalentzia adin guztietan areagotu izana, azken 15 urteetan haurren eta gazteen gizentasuna % 9 handitu baita.
Espainiako unibertsitateetako katedradunek, osasunarekin eta elikaduraeta nutrizio-zientziekin lotutako elkarteetako kideek eta gastronomiako eta sukaldeko arteetako adituek osatzen dute EROSKI Fundazioaren batzorde zientifikoa. EROSKIk eta EROSKI Fundazioak elikadura osasungarriarekin duen konpromisoaren epe ertaineko eta luzeko estrategia definitzeko organo aholkularia da.
Zenbait erabaki, nutrizio-semaforoa ezartzea, partzialki hidrogenatutako landare-gantzak kentzea edo berezko markako produktuetatik gantzak, azukreak eta gatza murrizteko programa kasu, EROSKIk zientzialarien aholkuz hartutako erabakiak dira.
2015ean EROSKIren Elikadura Eskolaren V. topaketa gauzatu da, eta, jardunaldian zehar, etorkizuneko nutrizioaren erronkak, aukerak eta ikuspegiak aztertu dira, osasun-, nutrizio-, gastronomiaeta ingurumen-alorreko adituen ikuspuntuen bidez.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak