EROSKIk 22 plataforma logistiko ditu, 360.000 m2-ko azalera hartzen dutenak, honela banatuta: freskoentzako 13 plataforma, elikagaientzako 9, elikagaiak ez direnentzako 1 eta beste 5 zirkulazio-anezka Egunero milioi bat kutxatik gertu igarotzen da logistika-sare horretan zehar.
EROSKIk gaur egun guztiz automatizatutako prozesuak dauzka Madrilgo, Elorrioko (Bizkaia), Mallorcako eta Zaragozako bere plataforma logistikoetan. Azken urteotan hornikuntza-kateko prozesuen automatizazioan egindako aurrerapenek azken ekitaldietan % 27ko hobekuntza orokorra eragin dute efizientzia logistikoari dagokionez.
Horrez gain, elikagai freskoen planta logistikoen automatizazioari esker, EROSKI espezializazio handiagoa eskuratzen ari da produktu horiei dagokienez, denbora-tarte laburragoekin bilketaren eta kontsumitzailearen artean, eta denboraldiko elikagaien aukera zabalagoarekin, kontsumitzaileari hautu-askatasun handiagoa eskainita elikadura anitz eta osasuntsuagoa praktikatze aldera.
Zerbitzu-eredua txandakatzearen arabera dibertsifikatzen duen hornidura-kate efizienteagoa «zurekin» merkataritza-eredu berriaren giltzarrietako bat da. Fluxu logistiko tenkatuago batean operazio-gastuak murrizteak izakinak gutxiagotzen ditu hornidura-kate osoan, «zurekin» merkataritza-ereduaren kualifikazioaren alde; izan ere, aukera-zabaltasun handiagoa eskaintzen du, espezializatuago dago produktu freskoetan, protagonismo berritua ematen die tokiko produktuei eta indartu egiten ditu Bezero Bazkideekiko loturak, harreman pertsonalizatuago baten bidez.
Lan-taldeen malgutasuna eta ahalduntzea alderdi erabakigarria dira operazio logistikoak merkataritza-estrategiara eta merkataritza-sarearen bilakaerara behar bezala egokitzeko.
2015ean garraio-eredu berria ezarri dugu, bai hornitzaileengandik plataformetarako bideetarako eta bai horietatik dendetarainoko banaketa kapilarrean. TMS (Transport Manager System) sistema batek ibilbideen plangintza eta monitorizazioa optimizatzen du, eta hala salgaien betetzea hobetzen eta joan-etorriak, gidatze-denborak, kilometroak eta erregaia aurrezten dira.
Dendetarainoko banaketa kapilarrari dagokionez, aurrera egin dugu zenbait akordio lortzeko, esaterako gaueko zamalanak gauzatzeko, erabilera anitzeko bideak erabiltzeko edota zamalan-plazen erreserba dinamikorako, hiri-logistika efizienteagoa eta ingurunearekiko inpaktu txikiagokoa lortze aldera.
Estrategia Plana abiatu zenetik garraioaren efizientzia handitu izanak 5.000 tona CO2 murriztea eragin du, 500.000 zuhaitzeko baso bat landatzearen baliokidea.
Estrategia Plana abiatu zenetik lortutako efizientzia logistikoak eragin duen CO2 murriz-keta 500.000 zuhaitzeko baso bat landatzearen baliaokide da.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak