Inbertitzaileentzako informazioa

Mendeko ekarpenak eta betebeharrak

 

EROSKIK TRUKE UNIBERTSALEKO ETA BORONDATEZKO ESKAINTZA BAT EGIN DU: EROSKIREN MENDEKO EKARPEN FINANTZARIOAK EPEMUGA DUTEN IGORPEN BERRIKO MENDEKO OBLIGAZIOENGATIK TRUKATZEA

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gaur egiaztatu dizkio EROSKIri Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioaren trukerako eskaintzaren aginduzko informazio-liburuxka, eta aldibereko igorpen berriko 2016 mendeko obligazioetara harpidetzeko eskaintza publikoa, 12 urteko epemugarekin hasiera batean.

 

Erakunde gainbegiratzailearen onarpenak Kontsumobidek- Kontsumoko Euskal Institutuak- 2014ko urtarrilean zuzendutako bitartekaritza-prozesuan hartutako truke-konpromisoa jorratzea ahalbidetzen du. Prozesu horretan, Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioen finantza- eta merkataritza-erakunde batzuk parte hartu zuten, eta EROSKIk ere bai, titulu horien igorle moduan, Eroskiren mendeko Ekarpen Finantzarioak epemuga duten titulu berriengatik aldatu nahi dituzten inbertitzaileei beste aukera bat eskaintzeko.

 

Trukerako eskaintza hori aukera unibertsal bat da Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioen inbertitzaile guztientzat, aintzat hartu gabe zenbatekoa, bizitokia edo zer finantza-erakundetan eskuratu ziren edo gordeta dauden. Inbertitzaileek trukerako aukera hori onar dezatela borondatezkoa da guztiz, eta, horrenbestez, gaur egun Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioen tituluak dituztenek horiek manten ditzakete nahi izanez gero, termino eta baldintza berdinetan.

 

Hain zuzen, Kontsumobidek sustatutako bitartekaritza-prozesuan diseinatu zen trukerako onartutako aukera hori. Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioak igorpen berriko Mendeko Obligazioengatik trukatzean datza, Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioen balio nominalaren % 55ren truke, 12 urteko epemugarekin hasiera batean, eta Euribor + 3 puntuko urteko interesekin; eta trukatutako Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzario horien balio nominalaren % 15 dirutan kobratzea, eta, hala badagokio, azken ekitaldiari dagozkion urteko interesak; eta trukatutako Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioen balio nominalaren % 30eko kitapena onartzea, aintzat hartuta Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioek eskainitako ordaina haren epemugarik gabeko titulu-izaerari lotuta egon dela, EROSKIren Mendeko Obligazio berriekin ez bezala.

 

Harpidetzeko epea bihar hasten da (2016ko urtarrilak 15), eta zabalik egongo da urtarrilaren 27ko 15:00ak arte. Truke-eskaintza onartzea eta igorpena harpidetzea erabakitzen duten inbertitzaileek Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioak gordeta dituzten Iberclear-en finantza-erakundera jo beharko dute, harpidetze-eskaerak izapidetzeko.

 

“Zor-titulu horrek ez zuen arazorik eman 10 urtez baino gehiagoz. Gero, krisi ekonomikoaren urterik gogorrenetan, inbertitzaile batzuk ez zeuden pozik bigarren mailako merkatuan likidezia eta kotizazio txikiagoak zeuzkatelako, eta finantza-erakundeek komertzializazioari buruzko epaiak eman zituzten; horrek egoera berria eragin zuen, eta EROSKIk titulu-igorpenean hutsik egin ez bazuen ere, egoera hori ez zetorren bat inbertitzaileei irtenbideak emateko gure nahiarekin. Hori dela eta, EROSKIk lankidetzarako jarrera irekia du Kontsumobidek zuzendutako bitartekaritza-prozesuan, non Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioen finantza- eta merkataritza-erakundeek ere parte hartu duten”; adierazi du José Ramón Anduaga EROSKIren zuzendari finantzarioak, eta honela amaitu du esanaz: “Adierazitako trukerako aukera hori da inplikatutako alde guztien artean har dezaketen erabakirik onena”.

 

Trukearen ostean, egungo Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioetan bezala, EROSKIren Mendeko Obligazio berriek Errenta Finkoko AIAF Merkatuaren SEND plataforman kotizatuko dute.

 

 

Truke-eskaintzaren errentagarritasun balioetsia % 3,72 eta % 2,29 UTB artekoa da.

 

Aintzat hartuta igorpen ezberdinetan Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioetatik lortutako errenta guztiak, truke-eskaintza onartzen duten eta igorpena onetsi eta mendeko obligazioak mantentzen dituzten inbertitzaileek 2002ko igorpenerako % 3,72 UTB eta 2007ko igorpenerako % 2,29 UTB arteko errentagarritasun balioetsia lortuko dute. Balioespen hori egiteko, datozen urteetarako euribor-tasak balioetsi dira 12 hilabetera, Europako Banku Zentralak pasadan abenduaren 21ean argitaratu zituenak.

 

 

EROSKIren Mendeko Ekarpen Finantzarioen interesen hurrengo ordainketa urtarrilaren 31n egingo da

 

Datorren urtarrilaren 31n, EROSKIk 20 milioi euro ordainduko ditu Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioen titulu-inbertitzaileen artean, 2015eko interesen ordainketa-kontzeptuan. Ordainketa horrek % 3,271 tasa izango du  2002ko, 2003ko eta 2004ko igorpenetarako, eta %  2,771koa 2007ko igorpenerako.

 

Interes-ordainketa hori aintzat hartuta, 2002an Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioak eskuratu dituen inbertitzaile batek dagoeneko jaso du  hasierako inbertsioaren % 70, interes-kontzeptuan. Aldiz, 2003ko inbertitzaileek, % 63,4; 2004koek % 57,8; eta 2007koek % 36,4.

 

EROSKIk bere hazkuntza finantzatzeko Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioak lehen aldiz igorri zituenetik 2002an, kooperatibak unean-unean bete du urteko interesak ordaintzeko konpromisoa, eta dagoeneko 332,8 milioi euro ordaindu dizkie inbertitzaileei. Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioen ordainketa Euribor + 3 puntukoa da 2002ko, 2003ko eta 2004ko igorpenetarako, eta Euribor + 2,5 puntukoa 2007ko igorpenerako.

 

“Ekarpenen titularrek beren inbertsioaren balio nominalaren araberako ordaina unean-unean jaso dute urtero, finantza-merkatuan izandako kotizazioa alde batera utzita” gogoratu du Anduagak.

 

 

Inbertitzaileari informazioa ematea.

 

Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioaren trukerako eskaintzaren informazio-liburuxka, eta aldibereko Eroskiren Mendeko Obligazioetara harpidetzeko eskaintza publikoa, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean erregistratua. Hala eskatzen duen inbertitzaileek eskura dute informazio-liburuxka, Eroski S Coop-en eta Iberclear-en parte hartzen duten finantza-erakundeen egoitza sozialean eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean.

 

Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioarekin jarraitu nahi duen edo Mendeko Obligazio berriengatik trukatu nahi duen erabaki behar duen inbertitzaileari informazio osoa eskaintzeko, EROSKIk inbertitzaileari arreta emateko 900 800 582 telefonoa eta aportacioneseroski@eroski.es helbide elektronikoa gaitu ditu, eta truke-eskaintza horri buruzko informazio guztia jarri du www.eroski.es webgunean, interesa duenak kontsulta dezan.

 

 

Zer dira EROSKIren ekarpenak?

 

EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenak EROSKIren produktu finantzarioa dira. Produktu hori Balore Merkatuaren araudiaren mende dago, eta 2012ko uztailetik SEND negoziazio-plataforman kotizatzen du.

 

EROSKIren Ekarpenen errentagarritasuna ez dago EROSKIren emaitzen mende. Edozein direla ere merkatuko baldintzak, EROSKI ren Ekarpenek beti eskaintzen dute errentagarritasunaren diferentzial positibo bat (gure kasuan Euriborrari lotuta dago).

 

Produktua betirauteko igorrita dago. Hau, da ez du epemuga zehatzik. Hala ere, EROSKIk aldez aurretik amortiza dezake igorpena, osorik edo partzialki, ordainketa egin denetik bost urte pasa badira behinik behin, eta balio nominalaren % 100 itzuliko die Eroskiren Mendeko Finantza Ekarpenen titular guztiei.

 

 

EROSKIren ekarpenak kotizatzea

 

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren gomendioei jarraiki, EROSKI S Coop-ek  EROSKIren Mendeko Ekarpen Finantzarioen Igorpenak SEND-en negoziazio-plataforman (Finantza Aktiboen Bitartekarien Elkartearena ere) sartzeko eskaera egitea erabaki du. Igorpen horiek negoziazio- prozesuetan zeuden Finantza Aktiboen Bitartekarien Elkartean, igorri ziren une beretik. 2012ko uztailean sartu zen, eta, harrezkero, kotizazioa aipaturiko SEND plataforman egiten da, inbertitzaile txikizkariei zuzendutako errenta finkoko igorpenen kasuan bezala.

 

Plataformaren lekualdaketak Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioen titularrei ez die baldintza- eta ezaugarri-aldaketarik eragin, haien balio nominala mantentzen dutelarik. Interesak aldatu gabeko balio nominal horren gainean kalkulatzen eta ordaintzen jarraitzen dira, eta  EROSKI S Coop-en aurretiaz amortizatzeko borondatezko aukera aipatu den nominalaren % 100era mantentzen da (nahiz eta une honetan ez dagoen aurretiazko amortizazio horrekiko  itxaropenik).

 

Eragiketak egin nahi dituenarentzat ere ez dago aldaketarik jarduteko eran, eta finantza-erakunde gordailuzainen bitartez izapidetzen jarraituko dira.

 

 

EROSKIren Mendeko Ekarpen Finantzarioen Igorpenak 2002 2007

 

Hona hemen EROSKI Ekarpenen Igorpenei buruzko liburuxkak, Eroskiren Mendeko Finantza Ekarpenen Igorpenak behar bezala ulertzeko informazio osoarekin:

 

2002. urtea.  EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen Igorpena EROSKI  (PDF dokumentua)

2003. urtea. EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenen Igorpena EROSKI (PDF dokumentua)

2004. urtea. Emisión Aportaciones Financieras Subordinadas EROSKI  (PDF dokumentua)

2005. urtea. Emisión Aportaciones Financieras Subordinadas EROSKI (PDF dokumentua)

 
 

Mendeko obligazioen igorpenak.

 

Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioen Igorpenak EROSKIren Mendeko Obligazioengatik trukatzeko eskaintzaren laburpenaren informazio-liburuxka

Eroskiren Mendeko Ekarpen Finantzarioen Igorpenak EROSKIren Mendeko Obligazioengatik trukatzeko eskaintzaren laburpenaren informazio-liburuxka

Informazio ekonomikoa eta finantzarioa

 

Jakinarazi da sindikatuekin eta enpresa-batzordeekin kontsultak egiteko aldiari hasiera eman zaiola, erdialdeko eta hegoaldeko enplegu-erregulazioko espediente bati dagokionez.

 

Gero, eskuragai jartzen dizkizugu azkeneko bi ekitaldietako txosten finantzarioak:

 

2015. urtea. Zorraren berregituraketa (PDF dokumentua)

2016. urtea. Egonkortutako urteko kontuak eta kudeaketa-txostena  (PDF dokumentua)

2017. urtea. Urteko kontuak eta EROSKI S.Coop.-en kudeaketa-txostena (PDF dokumentua)

2018. urtea. Egonkortutako urteko kontuak eta kudeaketa-txostena (PDF dokumentua)

 

 

Inbertitzailearen kluba

 

Inbertitzaile estimatua,

 

Dakizunez, 2016ko urtarrilaren 15etik 27ra zabalik dago Mendeko Finantza Ekarpenak 12 urteko epemuga duten Mendeko Obligazioengatik trukatzeko eskaintzaren harpidetza.

Inbertitzailearen Klubeko programa hori Mendeko Finantza Ekarpenen tituluen igorpenarekin abiarazi zen, eta urte hauetan zehar inbertitzaileei, hots, EROSKIren bezero ere bazirenei, laguntzeko funtzioa bete du. Proposaturiko truke-eskaintzaz geroztik, programa abiarazi zeneko arrazoia aldatu egin da, baina uste dugu gauzatu egin behar dela.

 

Ondorioz, 2016ko otsailaren 1ean amaitutzat eman dugu Inbertitzailearen Klubeko programa, eta haren abantaila ekonomikoei buruzko azken taloitegia bidali dugu.

 

Lanean jarraitzen dugu produktu eta eskaintza hobeak aurkezteko zuri, inbertitzaile zaren heinean gugan fio zarelako.

 

Adeitasunez,

 

Jose Ramón Anduaga

Zuzendari ekonomiko – finantzarioa

 

 

EROSKIren Mendeko Finantza Ekarpenei edo EROSKIren Mendeko Obligazioei buruzko informaziorik behar baduzu, gurekin jar zaitezkete harremanetan hemen:

 

TEL: 946 211 248

E-MAILA: aportacioneseroski@eroski.es