Sasoi honetako errezeta tradizionalen errepasoa egingo dugu eta bertako produktuekin prestatzeko proposamena egingo dizugu.
Gogoan duzu urtero, Gabonetan etxean beti egin ohi zen platera, hain goxo zegoena? Ez zen tokiko produktuez hitz egiten, baina hori zen Eguberrietako zaporea duen hurbiltasun ukitua, berriro mahaian jartzen duzun bakoitzean haurtzarora itzultzen zaituena.
Tokiko produktuakGabonetan: ona zure familiarentzat eta planetarentzat
EROSKIn badakigu zein garrantzitsua den zapore tradizional horiek, belaunaldiz belaunaldi pasatzen diren errezetak eta probintziaren berezko osagaiak zaintzea. Halaber, ez zaigu ahazten tokiko produktuek planetaren jasangarritasunari eta eskualdeko ekonomiari laguntzen diotela.
Hori dela eta, gertuko 24.000 elikagaieskaintzen dizkizugu, familiarekin zure erkidegoko zaporerik onenak parteka ditzazun. Arrain eta itsaskiei, haragi mamitsuei, hurbileko baratzetako fruta eta barazkiei eta gure mahaietara kalitate eta freskura guztia mantenduz heltzen diren kontserbei balioa emateko aukera da; gainera, tokiko ekoizleei babesa emango diezu, izan ere, #onadahemengoaizatea.
Eskualde bakoitzean plater ezberdinak prestatu ohi dira: arkumea, txerrikumea,
kapoia, zainzuriak, orburuak, bisigua, olioak, legatza, olagarroa, itsaskiak… Gure plateretako lehengaiak diren tokiko produktuen ardandegi handi bat. Lekaleak ere Gabonetako mahaiko izarrak izan daitezke.
Hona hemen gure errezeta gustukoenak, atzokoak eta gaurkoak, osagai eta tokiko produktu onenekin:
Euskadi
Beste eskualde batzuetan haragi-erreki handiak izarrak diren arren, Euskadin itsasoko produktuak dira oraindik ere errege. Bisigua, bakailaoa edo legatza batez ere.
Gabonetako errezeta tradizionaletako bat Legatza saltsa berdetan da. Bazenekien, Donostiako plater tipiko hori koxkeroen auzoan jaio zela? Horregatik, legatza donostiar erara edo koxkera erara izenarekin ere ezagutzen da. Itsasoko eta baratzeko produktuekin, eta bertako kutsu nabarmenarekin: Kantauriko legatz eder bat eta baratzeko osagairik onenak, hala nola ilarrak, porruak edo zainzuriak.
Legatza prestatzeko beste era erraz eta osasungarria papillote eran egitea da; zapore eta elikagai guztiak gordeko ditu eta familiarekin egoteko denbora gehiago izango duzu.
Bakailaoaeuskal gastronomiako beste klasiko bat da, beti arrakasta izan ohi duen tokiko produktua. Zer deritzozu bakailao pintxo batzuk egiteari? 30 minutu baino ez dituzu beharko. Eta bakailao-tronzoak plantxan boletus eta gari-zainzuriak dituen errezeta honi?
Gazta maite duten horiengan pentsatuta, ezin dugu Idiazabal JD gazta gozoa ahaztu, hau ere gertuko produktua baita. Zapore bizia, testura leuna eta elegantzia handiak ditu, eta, horregatik, gazta-taula batean dastatzeko edo lehenengo plater bat egiteko erabiltzeko ezin hobea da, orburu kurruskariak dituen Idiazabal gazta-krema hau egiteko, adibidez.
Betiko aperitiboa egiteko beste aukeren bila bazabiltza, zure tokiko produktua babarrunak dira. Animatu errezeta berriak egitera eta utzi gonbidatuak aho bete hortz Arabako babarrun nabarrak dituzten txokolatezko trufekin egindako postre honekin.
Topa egiteko, noski, Euskal Sagardoa J.D. sagardoa eta Getaria J.D. txakolina.
Nafarroa
Nafarroan, Gabonetako mahai tradizional bateko hasierakoetan nahitaez egon beharreko bi tokiko produktu nagusi daude: Erronkari edo Idiazabal gazta-taula eta Nafarroako AGB zainzuri zuri bikainak. Ukitu pertsonala eman diezaiekezu tomate lehorren saltsa batekin eta jogurta duen Genovesse-pesto-saltsa batekin.
Nafarroako orburuak dira, zalantzarik gabe, era anitzenean presta daitezkeen eta baratzeko produktuekin disfrutatzen dutenak gehien gozarazten dituen tokiko produktua. Konfitatua, egosia, plantxan… prestatzeko infinitu modu daude! Etxean lehenengo plater beroak gustuko badituzue, bi koloreko barazki-krema proposatzen dizugu, Tuterako orburuekin eta zainzuriekin egindakoa, edo labean egindako orburu-loreak, romesko saltsarekin. Eta txirlak gehituz gero erregeen pareko platera izango duzu.
Kardua almendrekin ere bertako eta sasoiko plater tipikoa da. Kardu freskoarekin egin dezakezu edo lan handirik ez hartu eta kontserbako kardua erabili. Ez duzu 20 minutu baino gehiago beharko eta gertuko produktuak dituen errezeta tradizional, gozo eta oso osasungarria izango duzu.
Dastatu benetako Eroski Natur Nafarroako AGB Esneko Arkumea.Eta lagundu endibia-entsalada batekin; Nafarroako 0 kilometroko beste produktu handi bat dira.
Balearrak
Olioa, arrainak, payes oilaskoa, arrautzak, ardoak, almendrak, gaztak, sobrasada… Irlek tokiko produktuen sorta bikaina eskaintzen digute.
Zer moduz Balearretako artxipelagoko Gabonetako errezeta nagusiarekin hasten bagara?: almendra-zopa. Prestatzeko azkarra eta oso erraza! Almendra gordinarekin, zapore suabeagoa duena, edo txigortuarekin, ukitu biziagoak emateko, presta daiteke. Batzuek azukrea gehitzen diote eta almendra-natilla antzeko bat egiten dute, postrerako.
Costumbres de los mallorquines liburuan, Luis Salvador artxidukeak aipatzen du irletako Gabonetako plater tradizionaletako bat Capó a lo Rei dela. Kapoi betea, gaur egun ere, garai hauetan gehien egiten den errezetetako bat da. Betegarriak indioilar- edo txerri-haragi txikitua, abrikotak, pikuak, mahaspasak, pinaziak eta trufa eraman ohi ditu. Plateraren beste aldaera batzuk ere badaude, Foie eta fruitu lehorrez betetako pularda, adibidez. EROSKIri esker, betetzea errazagoa izango da, SELEQTIA pularda hezurgabea duzulako eskuragarri. Kapoia ere garbi eta hezurrik gabe eros dezakezu, eta sukaldean lan handirik hartu nahi ez baduzu kapoi rotia sagar-boletus eta ardo zuriz betea eros dezakezu.
Amaiera bikaina emateko, bertako ardoak, balearretako mahatsekin eginak.
Errioxa
Nafarroan bezala, Gabonetan Errioxako karduak ere gertuko produktuen adibide izaten jarraitzen du. Kardu zuria edo gorria erabil daiteke. Antzeko zaporea dute, baina Errioxako baratzetan zuria egon ohi da batez ere.
Azalorea Gabonetako errezetan sar dezakezun 0 kilometroko beste produktu bat ere bada. Barazkiak labean azalore-kurruskariarekin; ez da soilik bitamina, zuntz eta kaltzio kantitate handiko errezeta. Aurretik egin eta mahaian eseri aurretik labean sartzeko prest utz dezakezu, eta familiarekin aperitiboez gozatu.
Topa egiteko, noski, Errioxako Jatorri Deitura Babestuko ardo beltza.
Kantabria
Bazenekien Kantabria arrain freskoa gehien kontsumitzen den erkidegoetako bat dela, baita egun hauetan ere? Ez da harritzekoa, izan ere, tradizio handiko arrantzale-herri ugari baitago. Hori dela eta, Gabonetako bigarren plateretako erregeak bisigua edo legatz freskoa izan ohi dira. Gertuko produktu batekine gindako errezeta original bat nahi duzu? Legatza batatarekin eta alga-saltsarekin errezetarekin ausartu zaitez. Uste duzuna baino errazagoa da eta mahaikideak aho bete hortz utziko dituzu!
Eguberri-eguneko goizean, paseko sobaoek, esne beroarekin, txokolatearekin edo kafearekin izango dira txikienak gozaraziko dituzte. Euren gurin zapore bizia eta testura ia krematsua oso bereziak dira.
Galizia
Galiziaz eta Gabonetako mahai on batez hitz egitean itsaskiez hitz egin behar da bai hala bai. Txangurrua, olagarroa, lanpernak, bieirak eta baita muskuiluak eta txirlak ere. Gertuko produkturik onena: itsasotik platerera! Mahaian itsaskirik ez faltatzeko modu on bat, aurretik erosi eta izoztea da.
Olagarroa feira eran klasikoa ez bazaizu Gabonetarako oso egokia iruditzen edo beti berdin prestatzeaz nekatuta bazaude, probatu beste hau egiten: olagarroa plantxan batata-purearekin eta tipulinarekin edo ganboi-biskea olagarroarekin. Arrakasta lortuko duzu proposamen osasungarri hauekin!
Bigarren platerei dagokienez, Gabon-gaueko afarian Galiziako mahaietan tradizio gehien duen errezetetako bat bakailaoa azalorearekin da.
Eta uztartzeko, Galiziako ardorik onenak. Ribeira Sacra JD, Ribeiro JD, Valdeorras JD edo Rias Baixas JD ardoak dituzue aukeran. 0 kilometroko produktua zapore guztiarekin eta tradizio handiarekin!
Kalitatea dutelako eta era askotara presta daitezkeelako, jai hauetan bete mahaia tokiko eta sasoiko produktuez, lurreko eta itsasoko produktu onenez, alegia. Gure lurraldea eta paisaia kontserbatzen laguntzen dugu eta zapore originalenak ematen dizkiegu gure platerei. Ez dago ospatzeko modu hoberik.
Zurekin dena berri on!








