Ahuakate-entsalada, ozpin-olio tropikalarekin
- 8191 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora
- Prezio
- Prezio

- kcal
- 414 21%
- Azukreak
- 17,09g 19%
- Koipeak
- 34,88g 50%
- Koipeak saturatuak
- 4,65g 23%
- Gatza
- 0,53g 9%
Prestaketa
Entsalada egiteko: zuritu eta ebaki ahuakatea eta mangoa dadotan, ebaki erditik cherry tomateak eta txikitu apur bat intxaurrak.
Nahastu entsalada-ontzi batean aurreko osagaiak Gourmet entsaladarekin
Ozpin-olio tropikala egiteko: Ebaki mangoa dadotan, eta isuri ontzi batera irabiatzeko. Gaineratu limoi-zukua, gatza, oliba-olioa eta ur apur bat. Irabiatu, harik eta saltsa arin eta homogeneo bat lortu arte.
Zerbitzatu entsalada eta ipini ozpin-olioa nahieran.
Entsalada barazki gordinen sinonimoa da, eta horrek esan nahi du oso-osorik aprobetxatzen dugula osagaien nutrizio-edukia, kozinatzeagatik ezer galdu gabe. Nutrizio-propietateak. Mangoa da osagai nagusia, eta frutek batez beste baino karbono-hidrato gehiago ditu. Horretxegatik du zapore gozoagoa. Zuntz eta azido foliko ugari ditu, eta aberatsa da C bitaminatan eta betakarotenotan. Azken horrek ematen dio kolorea, eta horrexek ematen dizkio propietate antioxidatzaileak, gorputzak A bitamina bihurtuta. Gantz kantitate moderatua izangatik ere, bihotzerako osasungarria da erabat; izan ere, oliba-olioak eta ahuakateak emaniko gantz-azido monoasegabeak baitira. Horretaz gain, intxaurrek emaniko omega 3 apur bat ere bai. Egokia da. Beganoentzat.
Osagaiak (4 pertsonak)
Ensalada
- 1 ahuakate ekologikoa
- cherry tomate ekologikoak
- intxaur
- gourmet eroski entsalada
Aliño
- 1 limoia
- 100 oliba-olio
- 2 gatz
- 30 ur
sReceta online en:
