Ahuntz-jogurt pizza barazkiekin

  • 4732 visitas
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Ahuntz-jogurt pizza barazkiekin

Descargar

1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Orerako: Katilu handi batean, irina, gatza, azukrea eta legamia bota. Jogurta erantsi, eta ondo nahastu, osagai guztiak integratu direla eta ore pixka bat elastikoa lortu dugula ikusi arte. Hainbat anoatan moztuko dugu, eta tapadun ontzietan sartu. Ontziak oliba-olioarekin koipeztatuta egongo dira, orea itsats ez dadin. Hozkailuan sartuko ditugu, eta hurrengo egunean, masa handitu denean, pizza egiteko prest egongo da. Pizza-errezeta hau oso erraza da eta ez da oratu behar. Gutxienez 24 orduz hozkailuan utzi besterik ez da egin behar, eta hainbat egunetarako orea izango dugu. Oreari aroma eman ahal diogu, hainbat osagai erabiliz: lima arraspatua, espeziak, etab. Esaterako, erromero xehatua bota ahal diogu, gainerako osagaiekin batera zaporea eta aroma emateko. Pizzarako: Labea tenperatura maximoan berotzen jarri. Barazkiak zatitu. Jalkitako ore-anoa bat aterako dugu, eta laberako paper gainean jarri, papera olioarekin koipeztatu edo irinarekin estali ondoren. Gero, ukabilekin eta hatzekin zanpatuko dugu, forma laua eta biribila emateko. Ahalik eta meheen utzi behar da. Bi koilarakada tomate-saltsarekin estaliko dugu (saltsa lodia, urik gabea). Gazta freskoaren xerra batzuk eta barazkiak jarriko dizkiogu gainetik (Cantero de Letur ardi- edo ahuntz-gazta ondu arraspatua bota ahal diogu, eta erromeroa, piperbeltza edo belarrak nahierara erantsi), eta oliba-olio birjina estra pixka batekin onduko dugu. Tenperatura maximoan laberatuko dugu. Lehenik, labearen beheko partean, behealdea kurruskari gera dadin, eta, gero, gainetik gainerreko dugu, beharrezkoa balitz. On egin!

Osagaiak (4 personas)

  1. 1 El Cantero de Letur ahuntz-jogurta. 420 g
  2. ½ ogi-legamia azal
  3. gatza
  4. azukrea
  5. 600 g irin
  6. zorrotada bat oliba-olio
  7. 1 piper
  8. ½ tipulina
  9. 4 barrengorri
  10. 1 kuiatxo txiki
  11. tomate-saltsa
  12. El Cantero de Letur gazta freskoa

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/