Babarrun zuriak txirlekin saltsa berdean

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Babarrun zuriak txirlekin saltsa berdean

Descargar

kcal
296 15%
Azukreak
2,6g 3%
Koipeak
9g 12%
Koipeak saturatuak
1,2g 6%
Gatza
0,5g 8%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Babarrunak beratzen jarriko ditugu ur hotzetan, bezperatik. Hurrengo goizean, beratzeko erabilitako ura kendu, eta ur garbiarekin su ertainean jarritako kazola handi batean botako ditugu babarrunak. Irakiten hasten denean pixka bat motelduko dugu sua, atera den aparra kendu, eta zuritu eta brunoise eran moztutako tipula eta pare bat koilarakada oliba-olio gehituko ditugu. Poliki-poliki egosten utziko dugu bi orduz, babarrunak justu-justu urez estalita edukiz, azalik gabe gera ez daitezen. Babarrunak samurtzen direnean, kazola sutatik kendu eta pausatzen utziko ditugu hainbat minutuz. Bestalde, txirlak irekiko ditugu baratxuri pixka batekin zartagin bero batean. Txirlak irekitzen direnean, perrexil-hosto xehatuak gehituko ditugu eta babarrun-saldaren burruntzalikada batekin bustiko ditugu. 30 segundoko irakinaldi bat eman, gatza bota eta pausatutako babarrunetara botako ditugu. Beste irakinalditxo bat eman eta probatu egingo ditugu (gatz-puntuan dauden jakiteko). Sutatik kendu eta hamar bat minutuz pausatzen utziko ditugu, estalita, zerbitzatu baino lehen.
Babarrun zuriak digeritzen errazagoak dira beste babarrun-mota batzuk baino. Horren arrazoi nagusia zuntzaren presentzia da. Zuntzari esker da babarrun zuria digeritzen erraza. Babarrunaren nutrizio-propietateen artean hauek nabarmentzen dira: burdina, potasioa, fosforoa, magnesioa eta B taldeko bitaminak. Elikagai prebentibo eta aringarritzat jotzen da hainbat anemia-motatan. Zuntz disolbagarria eta disolbaezina ditu eta, horrek, kolesterol- eta triglizerido-mailak murrizten laguntzen du eta heste-igarotzea erregulatzen du. Kasu honetan txirlekin prestatuko dira, zapore handia ematen duen elikagai gozoarekin. Txirlek burdin, potasio, selenio eta kaltzio asko dute. Errezeta honetan aipamen berezia egin behar zaio perrexilari, organismoarentzako onura handiak dituen elikagaia baita. Propietate diuretiko bikainak dituenez, giltzurrunak garbitzeko tratamendu natural gisa erabiltzen da, hipertentsioa hobetzen du, kaltzioa, burdina, fosforoa eta sufrea ditu, digestioa egiten laguntzen du, hantura hertzen laguntzen du eta anestesiko-lana egin dezake. Errezeta honek dezente kaloria ditu baina osoa da nutrizio-ikuspegitik.  

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 250 g babarrun zuri
  2. 150 g txirla
  3. 100 g tipula
  4. 2 baratxuri-ale
  5. perrexil hosto batzuk
  6. 30 ml oliba-olio
  7. Gatz pixka bat

sReceta online en: