Babarrun zurien krema foierekin
- 3237 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora
- Prezio
- Prezio

- kcal
- 198 10%
- Azukreak
- 5,20g 6%
- Koipeak
- 11,68g 17%
- Koipeak saturatuak
- 3,75g 19%
- Gatza
- 1,40g 23%
Prestaketa
Eltze batean olio pixka bat bota eta erantsi oso fin txikitutako tipula eta porrua.
Sueztitu su motelean hamabost minutuz.
Erantsi azenarioa, oso zati txikitan, eta sueztitu beste bost minutuz.
Erantsi eltzera babarrun egosiak eta oilasko-salda, guztiz estali arte (bi behatz babarrunen gainetik, gutxi gorabehera).
Bota gatza eta egosi beste hamabost minutuz.
Txikitu krema fin bat lortu arte.
Edalontzi edo ontzi txikietan zerbitzatu eta bi edo hiru foie kubotxoekin apaindu.
Lekale-krema originala, foie ukituari esker. Babarrunen ordez beste lekale bat erabil genezake. Nutrizio-propietateak. Lekaleak elikadura osasungarriaren nahitaezko elementu dira, urte osoan zehar; beraz, gomendagarria da prestatzeko erak aldatzea. Haragien eta arrainen antzeko proteina kopurua dute, karbohidrato konplexuak dituzte, eta zuntz eta bitamina eta mineral asko ematen dituzte, hala nola burdina, kaltzioa, azido folikoa edo B6 bitamina.
Osagaiak (4 pertsonak)
- 250 g babarrun zuri egosiak
- 60 g ahatearen foie-grasa, bloka
- 1 alea azenario
- 250 ml oilasko-salda
- 1 alea porrua
- 12 alea tipula
- 20 ml oliba-olio birjina estra
- 1 izpi bat gatz
sReceta online en:
