Bakailaoa papillote eran txirlazko veloutéarekin
- 0 View bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun hasiberrientzat
- Denbora
- 1 eta 2 ordu bitartean
Prestaketa
Eroski SeleQtia markako lau bakailao-trontzo gatzgabetuak prestatu ondoren, porrua, azenarioa, perretxikoak eta gari-zainzuriak garbitu eta juliana eran moztuko ditugu (hau da, tira finetan).
Barazkiak ondo moztuta ditugunean, zartagin batean salteatuko ditugu oliba-olio pixka bat, baratxuri-ale bat eta gatz apur batekin.
Jarraian, bakailao-trontzoak laberako erretilu batean jarriko ditugu, laberako paperezko oinarri baten gainean. Barazkiak prest daudenean, bakailaoaren gainean ipiniko ditugu, bakailao-trontzo bakoitzeko olio-koilarakada bat eta gatz apur bat gehituz.
Pakete baten moduan, barazkiak eta bakailaoa paperarekin itxiko ditugu, barruan aire pixka bat utziz.
Orduan, aldez aurretik 200 gradutan berotutako labean erreko ditugu 10 minutuz edo papera apur bat puztu arte.
Parte hau osatu eta gero, txirlak irekiko ditugu Eusko Label sagardo-zurrusta batekin. Ondoren, horiek iragaziko ditugu, zukua gordez.
Bukatzeko, roux bat egingo dugu oliba-olioa eta irin-koilarakada batekin eta arin frijituko dugu, pixkanaka Eusko Label sagardo pixka bat gehiago eta txirlen zukua gehituz, testura oneko saltsa lortu arte. Orduan, saltsa hori bero gordeko dugu.
Labetik papillotea atera eta bakailaoa eta barazkiak platerean jarriko ditugu, txirla-veloutéarekin eta pipermin-ongarri batekin
Osagaiak (4 pertsonak)
- 600 g SELEQTIA bakailao-trontzon
- 2 porrunn
- Azenario 1n
- 100 g perretxikon
- 50 g zainzuri-berden
- 40 ml oliba-olion
- 250 g txirla freskon
- Piperbeltz zurian
- Gatz apur batn
- 100 ml Eusko Label sagardo
sReceta online en:
