Bananaz betetako torradak eztiz karamelizatuta

  • 5759 bisita
Zailtasuna
Zailtasun ertaina
Denbora
30 minutu baino gutxiago
Bananaz betetako torradak eztiz karamelizatuta

Descargar

5/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Esnea banilla-zorroarekin eta limoi-azalarekin batera egosiko dugu. Irakin duenean, egonean utziko dugu epeldu arte. Une horretan, azukrea gehituko diogu eta irabiatu egingo dugu disolbatzeko eta ogia bustitzeko. Koilara batez lagunduta, ogia apur bat zopatuko dugu, bustirik eta leun utzi arte, baina desegin gabe eta tantarik isuri gabe. Bananak zuritu, eta makilatxo erregularretan zatituko ditugu, moldeko ogi-xerren luzeran. Kanarietako banana-makilatxoak esne aromatizatuan bustitako ogi-xaflarekin bilduko ditugu, eta zilindro forma emango diogu. Zartagin itsasgaitz batean, pare bat koilarakada gurin gehituko ditugu, baita bi koilarakada Eusko Label ezti ere. Karamelu mehe bat sortzen denean, txigorkiak ipini eta buelta eta buelta emango diegu, txigorkiaren kanpoaldea karameluz estal dadin, eta kanpotik kurruskari eta barrutik krematsu eta epel geratzeko. Oraindik bero daudenean, beste erretilu batean ipiniko ditugu bananazko torrada zilindrikoak, eta ondoren, nahastutako azukre eta kanelarekin hautseztatuko ditugu. Horrela, bestelako ogi-torrada batzuk lortuko ditugu, eta ukitu dibertigarria ere izango dute, barruan bananazko sorpresa dutelako.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 250 g moldeko ogi azalik gaben
  2. Kanarietako 2 bananan
  3. 250 g esne oson
  4. 20 g azukren
  5. 1 banilla-makilan
  6. Limoi-azal zati batn
  7. 50 g Eusko Label eztin
  8. 5 g kanela eho, apaintzeko eta osatzekon

sReceta online en: