Udare-konpota gaztaina erreekin

  • 3049 visitas
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Udare-konpota gaztaina erreekin

Descargar

kcal
54 3%
Azukreak
6,7g 8%
Koipeak
0,6g 1%
Koipeak saturatuak
0,4g 2%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Udareak zuritu eta bihotzak kenduko dizkiegu. Zati loditan moztu eta kazola batean jarriko ditugu. Limoi-azala, bi zopa-koilarakada ur eta azukrea (aukeran) gehituko ditugu. Kazola estali eta poliki-poliki egosiko ditugu bigundu arte. Limoi-azala kendu eta ez diogu asko eragingo udarea osorik gera dadin. Konpota urtsuegia baldin badago, estali gabe utziko dugu egosten, nahi den loditasuna lortu arte. Gaztaina erreekin batera, zartagin estali batean zerbitzatuko dugu konpota.
Errezeta honek idorreria erregulatzen lagundu dezake. Fruta freskoa mastekatzeko arazoak izanez gero, fruta jateko ohitura ez gatzeko ere balio du. Udarea zapore gozoagoa duten gaztainekin nahastea originala da. Horrela, gainera, ez dago azukrea gehitu beharrik errezeta gozatzeko.  Fruten nutrizio-balio aipagarriena bere zuntz-, azukre-, bitamina- eta mineral-edukian dago. Udareak zuntz asko du, eta gaztainek handitu egiten dute zuntz-edukia. Gaztainek plateraren energia-balioa areagotzen dute fruitu lehorrak elikagai oso kontzentratuak direlako, hau da, ur gutxi eta mantenugai-kontzentrazio (kaloriak ematen dituztenak) handia dutelako. Nabarmentzekoa da gaztainak direla karbohidrato gehien duten fruitu lehorra, eta ia koiperik ez dutela. Beraz, kaloria gutxieneko fruitu lehorra da.  

Osagaiak (4 personas)

  1. 250 g Blanquilla udare
  2. Limoi-azala
  3. 50 g gaztaina erre

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/