EROSKI fruta-zuku naturalezko koktel glutenik gabea
- 6360 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora

Prestaketa
Nahasteko edalontzi batean, Eroski laranja-zuku naturala, angurri-zukua eta Eroski anana-zuku naturala bota, eta granadina tanta batzuk gehituko ditugu.
Hamar segundoz eragin, eta berehala koktel-edalontzietara isuriko dugu iragazki batekin, edalontzien oinarrian koilarakada batzuk izotz birrindu jarri eta gero. Amaitzeko, limoi-birrinarekin eta almibarretako bi gerezirekin apainduko ditugu.
Edari bikaina, osasungarria eta freskagarria. Laranja-zukuarekin prestatzen da; hau da, burdina, kaltzio, zuntz, potasio, iodo, magnesio, sodio, fosforo eta A, B7, B9 eta K bitamina ugari dituen elikagai batekin. Gainera, angurri-zukua gehitzen zaio; fruitu horrek ezin konta ahal onura ekartzen dizkio organismoari, eta aberatsa da kaltzioan, potasioan, iodoan, zinkean, magnesioan, fosforoan eta A, B7, B9 eta C bitaminetan. Bestalde, anana-zukuak mantenugai garrantzitsuak ematen dizkio organismoari: besteak beste, burdina, kaltzioa, potasioa, iodoa, magnesioa, fosforoa eta A, B9, C, E eta K bitaminak. Apaintzeko lau gerezi natural jartzen direnez, kaltzioa, zuntza, potasioa, iodoa, magnesioa eta A, B9, C eta K bitaminak gehitzen zaizkio. Koipe aserik gabeko eta kaloria gutxiko errezeta da, baina azukre-edukia neurrizkoa da. Beraz, neurriz kontsumitu behar da.
sReceta online en:
