Eroski NATUR antxoak ozpin-oliotan

  • 5551 bisita
Zailtasuna
Zailtasun ertaina
Denbora
2 ordu baino gehiago
Eroski NATUR antxoak ozpin-oliotan

Descargar

1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Antxoei burua, erreiak eta hezurra kenduko dizkiegu, bi trontzotan zatitu eta buztana kenduko diegu. Ur hotzean (ia izoztuan) pasako ditugu 1 minutuz, xukatu, eta, lehortzen utziko ditugu ur jo bat eman eta gero, garbi daudenean. Antxoa-trontzoak arinki gazitu eta itxi daitekeen ontzi batean sartuko ditugu. Ur pixka batekin nahastutako ozpinarekin estali eta hozkailuan utziko ditugu 2 orduz gutxienez eta 8 orduz gehienez. Antxoei ozpina kendu eta antzeko beste ontzi batean jarriko ditugu, bata bestearen gainean, eta, gero, olioa, baratxuri-alea oso txikituta perrexil-hostoak (oso txikituta ere) bota eta dena nahastuko dugu. Tapa jarri eta geroko utziko dugu. Zenbait egunez ondo mantentzen dira hozkailuan.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 300 g antxoa hezurrik gabe, trontzotan
  2. 1 baratxuri-ale
  3. 250 ml ardo zuriaren ozpin
  4. 50 ml ur
  5. 200 ml oliba-olio birjina estra
  6. Perrexil-hosto batzuk
  7. 4 g gatz

sReceta online en: