Barazki-eskalibada hezurrik gabeko urraburuarekin

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Barazki-eskalibada hezurrik gabeko urraburuarekin

Descargar

kcal
283 14%
Azukreak
7,5g 8%
Koipeak
20g 29%
Koipeak saturatuak
3g 16%
Gatza
1g 10%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Barazki guztiak batera eta osorik erreko dira labean gatz pixka batekin (aukeran) eta oliba-olio zurrusta batekin, 175 ºC-tan ordubetez. Barazkiak erreta daudenean, zuritu eta prestatu egingo ditugu; alberjiniei eta piperrei haziak kenduko dizkiegu, eta gainerakoak zuritu eta zatitu egingo ditugu. Barazki guztiak zerrendatan eta nahasita jarriko ditugu erretilu batean erretzean ateratako zukuekin batera. Gatzarekin eta oliba-olioarekin gozatu, eta epelean gordeko ditugu hain barazki gozoak. Urraburu-solomoei gatz pixka bat eman eta plantxan erreko ditugu oliba-olio pixka batekin, buelta eta buelta, barrualdetik urtsu gera daitezen. Urraburu-solomoei eskalibada hornigaiarekin lagunduko diegu, dena oso bero.
Elikagai freskoak (barazkiak eta arraina) aukeratzeak eta horiek prestatzeko moduak (barazki erreak eta arraina plantxan, biak olio-kantitate justuarekin) edonorentzako moduko errezeta osasungarria bihurtzen dute. Arazoak izango lituzketen bakarrak arrainari alergia diotenak edo beherakoa izan eta arraina plantxan bai baina barazkien hornigaia jan ezin dutenak dira. Oliba-olioaren zurrustak bihotzerako osasungarriak diren nahitaezko gantz-azidoen dosi ederra dute, egungo dietako gantz aseen gehiegikeriak konpentsatzeko hain beharrezkoak direnak.  

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 600 g urraburu
  2. Alberjinia bat
  3. Piper gorri bat
  4. Piper berde bat
  5. 2 tipula
  6. 100 ml oliba-olio
  7. Gatz pixka bat

sReceta online en: