Eskalibada-txigorkia kontserbako sardinekin
- 0 View bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 1 eta 2 ordu bitartean

- kcal
- 401 20%
- Azukreak
- 5,2g 6%
- Koipeak
- 21g 30%
- Koipeak saturatuak
- 3,3g 17%
- Gatza
- 1g 17%
Prestaketa
Barazki guztiak osorik labean erre, ordubetez, 180ºC-ko tenperaturan, gatz eta oliba-olio birjina apur batekin.
Erre ondoren, zuritu eta zatitu.
Alberjiniei eta piperrei pipitak kendu, zerrendetan moztu, eta labean erretzean atera zaizkien zukuekin nahastu.
Leku beroan gorde.
Sardina-kontserba ongi xukatu.
Txigorkia apailatzeko, jarri barazki erreen geruza bat ogiaren gainean, eta ondoren jarri sardina-kontserbak barazkien gainean. Barazki erreen zukuarekin edo oliba-olio birjina tanta batzuekin zukutsuko bihur dezakegu.
Oso jaki interesgarria da, bai eman diezaiokegun erabilerari bai elikadura-propietateei dagokienez. Txigorkian aurkezten denez, ogitartean ere presta daiteke, eta hasierako plater gisa, afarirako plater bakar gisa nahiz askari gisa har dezakegu. Nutrizioaren ikuspuntutik onuragarria da erabat; barazkien bitartez bitaminen, mineralen eta zuntzaren onurak jasotzen ditugu; bihi osoko ogiak energia ematen digu eta, alearen zati guztiak dituenez (fintzean hozia eta zahia galtzen dira), zuntz, proteina eta mineral gehiago ematen ditu; eta sardinek, arrain urdinak direnez, kalitate handiko proteinak eta koipe kardio-osasungarriak ematen dituzte (omega-3) eta, gainera, badituzte B2, B3, B6 bitaminen kopuru nabarmenak eta hainbat mineral ere: adibidez, kaltzioa (kasu honetan hezurrak ere jaten ditugulako), burdina, potasioa, fosforoa, iodoa, selenioa eta zinka. Nabarmendu behar da 100 gramo janda estalita ditugula, batetik, D bitaminaren eguneroko premiak (hezurren osasunari eustean parte hartzen duen bitamina, zati koipetsuetan soilik aurkitzen dena) eta, bestetik, B12 bitaminarenak (animalia-jatorriko elikagaietan eta elikagai aberastuetan soilik aurkitzen dena).
Osagaiak (4 pertsonak)
- 400 g sardina kontserban
- 200 g alberjinia
- 75 g piper berde
- 75 g piper gorri
- 1 tipula
- 160 g bihi osoko ogi (4 xerra)
- 20 ml (2 koilarakada) oliba-olio birjina
- Gatz apur bat
- Piperbeltz zuria
sReceta online en:
