Gaztaina-bizkotxo txikiak txokolate-ganatxearekin

  • 2550 bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Prezio
Prezio
Gaztaina-bizkotxo txikiak txokolate-ganatxearekin

Descargar

kcal
582 29%
Azukreak
53,58g 60%
Koipeak
23,79g 34%
Koipeak saturatuak
11,98g 60%
Gatza
0,30g 5%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Markatu gaztainak X batekin, kanpoko azala ebakiz. Irakin ura, jaitsi tenperatura eta egosi 5 minutuz. Atera eta kendu azala. Berriz ere irakin tenperatura altuan, 15 minutuz, bigun dauden arte. Gorde. Egin almibar bat, azukrea urarekin nahastuz, disolbatzen den arte. Ondoren, pure bat egin gaztainekin eta nahastu almibarraren erdiarekin eta gatz apur batekin. Zartagin batean, prestatu purea almibarraren beste erdia gehituz, loditzen den arte. Berotu labea 180º-ra (haizagailurik gabe). Irabiatu gorringoak eta gehitu gaztaina-purea eta gurina. Gehitu gainerako osagaiak eta ondo nahastu. Irabiatu zuringoak elur-punturaino eta nahastu dena kontu handiz. Orea koipeztatutako molde txikietan banatu eta labean sartu 40/50 minutuz. Hozten diren bitartean, ganatxea prestatu. Berotu esne-gaina iraki arte. Kendu sutik eta gehitu txikitutako txokolatea. Ondo nahastu eta, horrekin, bizkotxo txikiak apaindu.
Etxean egin arren, saturatutako koipe, azukre eta energia handiko prestaketa bat da. Hori dela eta, noizean behin eta anoa txikitan jatea gomendatzen da. Gaztainek nutrizio-osaera desberdina dute beste fruitu lehorren aldean. Zuntz, bitamina eta mineral gutxiago eta ur gehiago dute, eta beraz, mantenugai gutxiago dute, eta mantenugai horien artean karbohidratoak nabarmentzen dira.

Osagaiak (4 pertsonak)

sReceta online en: