Gerezi clafoutisa
- 1638 bisita
- Eskualdea
-
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora
- 30 minututik ordubetera
- Prezio
- Prezio

- kcal
- 126 6%
- Azukreak
- 14,00g 17%
- Koipeak
- 4,00g 6%
- Koipeak saturatuak
- 0,00g 4%
- Gatza
- 0,00g 1%
Prestaketa
Labea aurretik berotzen jarriko dugu, goitik eta behetik, 200ºC-tara.
Gereziei hezurra kenduko diegu (hezurrarekin egin daiteke, baina ondoren, jaterakoan, desatsegina izaten da hezurra topatzea)
Koipeztatu moldeak gurin pixka batekin
Bete moldeak gereziekin, elkarren aurka estu geratzeko moduan.
Orea prestatzeko esnea, arrautza eta azukrea nahastuko ditugu, eta gainean, banilla. Gehitu hirina eta nahastu berriro hagaxkadun irabiagailuarekin, pikorrik geratzen ez den arte.
Isuri krema moldeetara, eta aurretiaz berotzen jarritako labean sartu, azpialdeko herenean, 20 minutuz, gutxi gorabehera, tartatxoak urrekara kolorea hartu eta prest geratzen diren arte.
Atera eta utzi epeltzen.
Beste tarta mota batzuk baino askoz arinagoa da eta, gainera, fruta eta gantz gutxi ematen dizkigu, eta ez du azukre askorik, gehienak gerezien azukre naturalak baitira
Osagaiak (2 pertsonak)
- 250 g hezurrik gabeko gereziak
- 20 g azukrea
- 1 un arrautza
- 100 ml esne gaingabetua
- 15 g olo-irin integrala
- 3 g banillaren esentzia
- 5 g oliba-olio
sReceta online en:
