Glutenik gabeko espagetiak baratxuri berri freskoekin eta EROSKI glutenik gabeko txistorrarekin
- 5121 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora

Prestaketa
Baratxuri berriak garbitu eta zerrenda finetan moztuko ditugu, baita baratxuri atala ere. Zartagin batean salteatuko ditugu, Eroski oliba-olio pixka batekin. Jarraian, glutenik gabeko Eroski txistorra botako diogu, zatituta eta izpituta, eta guztia batera salteatuko dugu. Egin denean, kozinatzeko Eroski esnegain likidoa bota, minutu batez irakin, gatz puntua eman eta sutik kenduko dugu zartagina. Glutenik gabeko espagetiak egosita eduki arte gordeko dugu.
Pasta ur askorekin eta gatzarekin egosiko dugu, 6 eta 8 minutu artean, "al dente" gera dadin. Ura kendu, eta labean sartu daitekeen erretilu batean jarriko dugu. Baratxuri berrien, glutenik gabeko Eroski txistorraren eta kozinatzeko Eroski esnegainaren nahastea erantsiko diogu. Nahastu egingo dugu, ongi banatzeko eta espagetiak bustitzeko. Gainetik glutenik gabeko Eroski mozzarella gazta birrindua hautseztatuko dugu, eta 8 minutuz labean sartuko dugu, 200º C-an.
Labea aurrez berotuko dugu tenperatura horretan. Unean bertan zerbitzatuko dugu.
Espagetiak, baita glutenik gabeak ere, karbohidratotan aberatsak eta purinetan urriak dira. Haien nutrizio-osaeran, nabarmentzekoa da burdina, kaltzio, zuntz, potasio, iodo, sodio, zink eta K, B3 eta B9 edukia. Errezeta honetan txistorrarekin prestatuko da; hau da, B3 eta B1 bitamina ugari dituen elikagai bat, horrez gain sodioa, proteinak, burdina, kaltzioa, potasioa, iodoa, magnesioa, fosforoa eta A, B6, B7 eta B9 bitaminak dituena. Hala ere, kolesterol- eta koipe-iturri ere bada txistorra eta, beraz, neurriz kontsumitu behar da. Esnegain likidoa eta gazta parmesanoa ere erabiltzen dira, eta elikagai horiek amaierako koipe aseen eta kalorien kopuruak handitzen dituzte. Hala ere, zaporea eta testura ematen diote platerari, baita kaltzioa, burdina, fosforoa, magnesioa, potasioa eta B2, B3, B7, D eta K bitaminak ere. Laburbilduz, errezeta gozo-gozoa baina kaloria askokoa da; beraz, neurriz gozatzea gomendatzen da.
sReceta online en:
