Hegaluze-burruntzi glaseatua

  • 3431 bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Prezio
Prezio
Hegaluze-burruntzi glaseatua

Descargar

kcal
320 16%
Azukreak
11,80g 13%
Koipeak
18,27g 26%
Koipeak saturatuak
4,08g 20%
Gatza
1,84g 31%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Arraina prestatu eta gure dietan kontsumitzeko bi gomendio on sartzeko modu erraza: arrain urdina eta sasoiko produktua. Gainera, proposamen hau bigarren plater orekatua edo plater osatu bat izan daiteke ale osoko zereal bat edo lekari bat gehituta. Kendu hegaluzearen trontzoari azala eta hezurrak eta moztu 3 bat cm-ko dado loditan. Nahastu glaseatuaren osagaiak eta sartu hegaluze-dadoak bertan 10 bat minutuz. Jarri burruntzi bakoitzean 3 hegaluze-dado eta pasatu plantxatik oliba-olio birjin estra txorrotada bat botata, minutu bat alde bakoitzetik. Erdialdea gutxi eginda geratuko da eta gainerakoa kurruskari eta gorrituta. Entsalada prestatzeko, nahastu ziritan moztutako luzokerra, xaflatan moztutako errefrau txikiak eta entsalada-kimuak, eta ondu oliba-olio birjina estra, limoi-zuku, Cayenne birrindu, gatz eta piperbeltz-hautsarekin. Hautseztatu xigortutako sesamo apur batekin. Prestatu tzatziki saltsa jogurta, arraspatutako baratxuri-alea, gatza, piperbeltza eta oliba-olio birjina estra nahastuta. Jarri saltsa zerbitzatuko den ontzi batean eta apaindu birrindutako Cayenne apur bat eta oliba-olio birjin estraren txorrotada batekin. Burruntziak zerbitzatzeko, zilantro eta sesamo apur batekin hautseztatuko ditugu eta entsalada eta jogurt-saltsarekin lagunduko ditugu.
Arrainaren eta oliba-olio birjinaren kalitate handiko proteinak eta koipe kardio-osasungarriak nabarmentzen dira. Hegaluzearen bitamina eta mineral asko ere baditu: B1, B3, B6 eta B12 bitaminak, D bitamina, fosforoa, iodoa eta selenioa.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 400 g hegaluzea
  2. 25 g zilantro freskoa
  3. 3 g sesamo txigortua
  4. 10 ml oliba-olio birjina estra

Glaseado

  1. 50 ml gatz gutxiko soja-saltsa
  2. 30 g azukre beltza
  3. 1 diente baratxuria
  4. 5 g jengibre birrindua

Ensalada

  1. 300 g luzoker
  2. 60 g letxuga-kimuak
  3. 3 g sesamo txigortua
  4. 15 ml limoi-zukua
  5. 1 pizca kaiena ehoa
  6. 1 limoia
  7. 1 pizca gatz
  8. 1 pizca piperbeltz ehotu berria

Salsa tzatziki

  1. 250 ml jogurt naturala
  2. 1 diente baratxuria
  3. 15 ml oliba-olio birjina estra
  4. 1 pizca kaiena ehoa
  5. 1 pizca gatz
  6. 1 pizca piperbeltz ehotu berria

sReceta online en: