Indioilar-azpizuna ezti eta ziapearekin, eta kuiatxo-tagliatellerekin
- Bigarren platera
- 0 View visita
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 1 eta 2 ordu bitartean
Prestaketa
Azpizuna nola prestatu
Labea aurretik berotu, 200 ºC-an.
Indioilar-azpizunak gatzaz eta piperraz ondu.
Bota olioa zartagin batean, eta bero dagoenean, gehitu haragia. Gorritu azpizunak 3 minutuz alde bakoitzetik.
Bota baratxuria eta eduki sutan minutu batez, gutxi gorabehera, kolorea hartzen hasi arte. Ondoren, gehitu eztia, ziapea eta ura. Guztia nahastu. Gatzaz eta piperraz ondu berriro ere, osagai guztiak behar bezala batera daitezen.
Zartaginean kozinatu pare bat minutuz; labean sartu, azpizunak prest egon arte.
Tagliatelleak
Espirilizatzailea erabiliz, kuiatxoa moztu eta gerorako gorde.
Gehitu olioa zartaginean eta baratxuria sueztitu, gorritzen hasi arte.
Gehitu kuiatxoa, eta sueztitu bi minutuz gutxi gorabehera.
Atera zartaginetik eta xukatu iragazki baten gainean.
Gehitu ziazerbak zartaginean, eta sueztitu bizpahiru minutuz.
Azkenik, gehitu berriro kuiatxoa eta bateratu ziazerbekin.
Platerean aurkeztu
Zerbitzatu indioilar-azpizunak tagliatelleen ondoan, eta hautseztatu txikitutako tipulinarekin.
Barazki jakin batzuk (kuiatxoa, azenarioa) aurkezteko modu honek, barazkiak jateko moduak handitzeaz gain, gordinik edo pixka bat kozinatuta kontsumitzea errazten du, eta horrela, hobeto gordetzen da bitamina-kopurua. Nutrizio-propietateak: Indioilarra haragi zuria da, gantz gutxi edo moderatua duena. Trikimailua. Nahi izanez gero, eztia alde batera utz daiteke, azukreak ezabatzeko. Horrez gain, bestelako saltsekin ere presta daiteke: gatz gutxiko soja-saltsa, pestoa...
Osagaiak (4 personas)
- - 650 g indioilar-azpizun
- - 2 baratxuri-ale
- - 100 g ezti
- - 4 koilarakada Dijon ziape
- - 3 koilarakada ur
- - gatza
- - piperbeltza
- - tipulin apur bat
- - Olioa
- Kuiatxo-tagliatelleak:
- - 200 g kuiatxo
- - 100 g ziazerba
- - 1 baratxuri-ale
- - 2 koilarakada olio
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
