Kuia eta intxaur bizkotxoa
- 0 View bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora

Prestaketa
Gorringoak eta zuringoak bananduko ditugu. Gorringoak azukrearen erdiarekin harrotuko ditugu, kolorea hori argira aldatu arte. Gerorako gorde. Zuringoak azukrearen beste erdiarekin harrotuko ditugu, merenge trinkoa lortu arte. Gerorako gorde. Kuia txikituko dugu, olioarekin batera, eta katilu batera bota. Irina bahetu, eta erantsiko diogu, legamiarekin eta kanelarekin batera. Gorringo eta azukre nahasketa bota. Hagaxkekin nahastuko dugu, dena ondo bateratu arte. Intxaurrak zatituta eta kuia-pipitak erantsiko dizkiogu. Nahasiko dugu.
Zuringo harrotuak botako ditugu, eta emeki nahastuko dugu dena espatula batekin, mugimendu inguratzaileak eginez. Horrela, bizkotxoa hanpatuta geratuko da. Moldea olio pixka batekin koipeztatuko dugu, eta nahasketarekin bete. Labea berotuko dugu, eta 170ºC-ra laberatuko dugu ordubetez. Hozten utzi, moldetik atera, eta buelta emango diogu. Azukre-hautsa hautseztatuko dugu, eta erdigunea lacasito edo gozokiekin beteko dugu. Halloween-eko irudiekin apainduko dugu.
sReceta online en:
