Legatz eta brokoli kauserak
- 7724 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora
- Prezio
- Prezio

- kcal
- 431 22%
- Azukreak
- 2,49g 3%
- Koipeak
- 30,06g 43%
- Koipeak saturatuak
- 7,17g 36%
- Gatza
- 1,03g 17%
Prestaketa
Errezeta hau lagungarri izan daiteke txikienek barazkiak eta arraina jan dezaten. Beste barazki edo arrain soberakinekin egin daiteke, elikagaiak aprobetxatzeko errezeta moduan. Gainera, txikiek parte hartu dezakete osagarriak nahasten eta kauserei forma ematen.
Labea 190 ºC-tan berotu, haizagailuarekin.
Brokoliaren zurtoina kendu eta birrindu migak lortu harte. Brokoli zuhaixken erdia birrindu.
Patata birrindu eta ura ondo xukatu.
Legatz desizoztua eta xukatua txikitu.
Brokolia, patata, legatza, gazta eta arrautzak nahastu, currya, gatza, piperbeltza eta belarrekin ore bat lortu arte.
50 gr inguruko bolatxoak edo kroketak egin, ura ondo xukatuz. Paper argizariz estalitako labe-erretilu batean utzi eta 25 bat minutuz laberatu, beste 3 minutuz grillarekin utziz, gorritu daitezen.
Saltsa prestatzeko maionesa eta tatariai saltsa nahastuko dugu eta kauserak saltsarekin batera zerbitzatuko dugu, limoi atalekin eta belar hautseztatuekin.
Landareek zuntza eta karbohidratoak ematen dizkiote, arrainak kalitate oneko proteina, eta kasu honetan zuria denez, koipe gutxi. Arrautzak eta gaztak, proteinaz gain, koipe pixka bat gehitzen dute.
Osagaiak (4 pertsonak)
- 170 g patata
- 350 g legatz-solomo izoztua
- 2 unidades arrautza
- 75 g gazta emmental birrindua
- 1 pizca oregano
- 1 pizca perrexil
- 1 pizca gatz
- 1 pizca piperbeltz ehotu berria
- 4 oliba-olio birjina estra
Salsa
- 80 g mahonesa
- 15 g saltsa tartariarra
sReceta online en:
