Legatza sagardoarekin, sagarrez eta mihiluz betea

  • 5584 bisita
Eskualdea
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Prezio
Prezio
Legatza sagardoarekin, sagarrez eta mihiluz betea

Descargar

kcal
312 16%
Azukreak
14,05g 16%
Koipeak
9,50g 14%
Koipeak saturatuak
1,43g 7%
Gatza
0,61g 10%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Prestatu sagardo-erredukzioa: Ontzi ertain batean, bota sagardoa mihilu-haziekin eta 1/4 piperbeltz ale birrinduen koilarakadarekin. Irakiten jarri eta utzi 30 minutuz, murriztu su ertainera, saltsa lodi bat lortu arte. Kendu sutatik, bota katilu txiki batean eta gehitu koilarakada bat oliba-olio birjina estra. Aurrez, berotu labea 180ºC-tan goitik eta behetik. Garbitu eta moztu xerratan sagarra eta mihilua. Ipini zartagin bat sutan, gehitu koilarakada bat oliba-olio birjina estra eta salteatu sagarrak eta mihilua 6-7 minutu inguru, kurruskari gera daitezen. Gorde. Gatzatu legatza. Ondoren, berniza ezazu sagardo-erredukzioarekin. Bete legatza sagar- eta mihilu-xerrekin, eta ondo lotu listariarekin, kozinatzean forma manten dezan eta betegarriak ihes ez egiteko. Ondu gatz-piperrez kanpoaldea eta berniza ezazu sagardo-erredukzio gehiagorekin. Bernizatu beste koilarakada erdi oliba-olio birjina estrarekin laberatuko den erretilua eta sartu bertan legatz-isats betea. Isuri haren gainean gainerako sagardo-erredukzioa. Erre ezazu labean 15-10 minutuz. Atera labetik eta kendu haria. Zerbitzatu errukula eta cherry tomatezko entsalada batekin, eta, jakina, sagardo on batekin.
Oso errezeta usaintsua, zapore- eta testura-kontrastez betea. Alkohola erabat lurruntzen ez denez, errezeta hau ez da gomendagarria adingabeentzat, haurdun dauden edo edoskitzaile diren emakumeentzat… Nutrizio-propietateak. Legatzak, arrain zuria izanik, proteina kopuru handia eta gantz gutxi dauzka. Azukre gehienak sagardo-erredukziotik datoz, eta azukre libre erantsitzat hartzen dira.

Osagaiak (4 pertsonak)

sReceta online en: