Marrubi-sufflea
- 7745 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun ertaina
- Denbora
- 30 minutu baino gutxiago
- Nutrizio-sailkapena

- kcal
- 230 12%
- Azukreak
- 45,29 50%
- Koipeak
- 0,61 1%
- Gatza
- 0,24 4%
Prestaketa
Aurretik berotu labea 180 ºC-tan. Prestatu erabiliko duzun moldea. Horretarako, moldea gurinarekin koipeztatu eta irineztatu. Sobera dagoen azukrea kendu.
Marrubiak erditik moztu, bota kazo batera eta ipini su motelean 3 minutuz. Kazotik atera, irabiatu eta iragazkitik pasatu. Kazoan sartu berriro, limoi-zukua eta azukrearekin batera. Eragin azukrea disolbatu arte, igo su ertainera eta irakiten utzi.
Bitartean, disolbatu arto-irina uretan. Gorde.
Marrubiak egosi eta gero, gehitu arto-irina eta eragin integratu arte. Utzi hozten hozkailuan.
Arrautza-zuringoak irabiagailuan sartu eta piko leunak sortu arte eragin. Jarraian, gehitu pixkanaka-pixkanaka azukrea, pikoak irmoagoak eta distiratsuagoak izan arte.
Apurka, gehitu zuringo harrotuak marrubi-purera: lehenengo, gehitu zuringoen herena, mugimendu inguratzaileekin nahastuz. Ondoren, gehitu gainerako zuringoak (kontu handiz, haien bolumena ez jaisteko), eta jarraitu nahaten ore uniformea lortu arte.
Labean sartuko dituzun moldeetan banatu eta erre labean 12-15 minutuz.
Atera labetik eta azukre-hautsarekin hautseztatu. Berehala zerbitzatu.
Soufflé bikaina egiteko trikimailuak
Osagaiak (4 pertsonak)
- 300 g marrubi
- 2 koilarakada limoi-zuku
- 60 g azukre + 2 koilarakada zukre moldeak prestatzeko
- 5 arrautza-zuringo
- 1 koilarakada arto-irin
- 3 koilaratxo ur
- 80 g azukre (zuringoak harrotzeko)
- Azukre-hautsa hautseztatzeko.
sReceta online en:
