Oilasko eta indioilar broxetak barbakoan.

  • Bigarren platera
  • 0 View visita
Zailtasuna
Zailtasun hasiberrientzat
Denbora
2 ordu baino gehiago
Oilasko eta indioilar broxetak barbakoan.

Descargar

1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Oilasko broxetak egiteko: 1.-Txikitu baratxuriak fin-fin, edo erabili baratxuri birringailua. Motrailu batean, birrindu baratxuriak gatz apur batekin eta oliba-olio birjina estraren turrustatxo batekin. Gehitu olioa apurka-apurka, baratxuriekin emultsionatu eta alioli lodia eratu arte. Gehitu perrexil freskoa xehe-xehe eginda eta olio apur bat. Nahastu baratxuriarekin. Gehitu ardo zuria nahierara, eta eragin ongi nahasteko. 2.-Ebaki oilaskoa 3 eta 4 cm arteko dadotan gutxi gorabehera, edo mokadu tamainan. Kontuan hartu beroarekin apur bat murriztuko dela tamaina. 3.-Gehitu baratxuri, perrexil eta ardo nahastea oilaskoari. Estali osorik, gatzpipertu nahierara, eta gorde hozkailuan 12 orduz gutxienez, oilaskoak zapore guztiak har ditzan. Indioilar broxetak egiteko: 4.-Motrailu batean, bota espezia hautsak eta oliba olio birjina estra. Nahastu orea lortu arte. Bota olio gehiago behar ahala. Gehitu martorri freskoa xehe-xehe eginda, eta nahastu. Bota limoi edo lima baten zukua, eta nahastu. 5.-Ebaki indioilarra 3 eta 4 cm arteko kubotxoetan gutxi gorabehera, edo mokadu tamainan. Kontuan hartu egitean apur bat murriztuko dela haien tamaina. 6.-Gehitu motrailuko orea indioilarrari. Estali osorik eta gehitu gatz apur bat soilik, espeziekin jadanik ongi gozatuta egongo delako, eta gorde hozkailuan 12 orduz gutxienez, indioilarrak zapore guztiak har ditzan. Bi oilasko eta indioilar broxeta motetarako: 7.-Garbitu eta ebaki barazkiak laukietan eta fruta dadoetan, Cherry tomateak izan ezik; horiek osorik sartuko dira broxetetan. Garbitu barrengorriak zapi heze batekin lurra kentzeko, kendu oinari zatitxo bat, eta ebaki erditik. 8.-Askotariko broxetak egin daitezke: Oilasko nahiz indioilarrezkoak, piper gorria, berdea eta horia tartekatuta. Oilasko nahiz indioilarrezkoak, kuiatxoa, tipula eta barrengorria tartekatuta Oilasko nahiz indioilarrezkoak, anana eta Cherry tomateak tartekatuta. Barbakoan erretzeko prest.

Osagaiak (4 personas)

  1. Oilasko broxetak:n
  2. -600 g EROSKI Natur baserri oilasko, dadotan ebakitann
  3. -5 EROSKI Natur baratxuri moren
  4. -Perrexil freskoan
  5. -Ardo zurian
  6. -EROSKI oliba olio birjina estran
  7. -Piperbeltzan
  8. -Gatzan
  9.  
  10. Indioilar broxetak:n
  11. -600 g indioilar, dadotan ebakitan
  12. -2 koilaratxo tipula-hautsn
  13. -1 koilaratxo jengibre hautsn
  14. -1 koilaratxo kurkuma hautsn
  15. -1 koilaratxo kumino hautsn
  16. -2 koilaratxo curry hautsn
  17. -Martorri freskoan
  18. -1 limoi edo liman-EROSKI oliba olio birjina estran
  19. -Gatza
  20.  
  21. Oilasko eta indioilar broxetetan tartekatzeko barazkiak eta fruta:n
  22. -Piper gorrian
  23. -Piper berdean
  24. -Piper horian
  25. -Kuiatxoan
  26. -Tipula zurian
  27. -Barrengorriakn
  28. -Ananan
  29. -Cherry tomate sorta

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/