Oilasko eta nektarina wrapa ziape-saltsarekin

  • 6017 bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Oilasko eta nektarina wrapa ziape-saltsarekin

Descargar

4/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Prestatu plantxan oilasko-bularrak, gatzpipertu eta gorde. Prestatu saltsa osagai guztiak nahastuz eta gorde. Moztu nektarinak zentimetro erdiko xaflatan, gutxi gorabehera. Muntatu wrapa, uraza hostoak eta nektarina xaflak jarriz, gehitu saltsa koilarakada batzuk, jarri gainetik oilaskoa zerrendatan moztuta, saltsa gehiago eta estali tipula gorriarekin. Biribilkatu eta zerbitzatu.
Betegarri ugari onartzen dituen prestaketa desberdina. Nutrizio-propietateak. Oso gomendagarria da bihi osoko zerealak hartzea, mantenugai onuragarri gehiago baitituzte, hala nola zuntza, proteina, hainbat bitamina eta mineralak. Bihi osoko arto-opiltxoak elikagai osasungarriz betetako betegarri batekin laguntzen baditugu, plater on bat ziurtatuta daukagu. Osagaien ia erdia fruta eta barazkiak dira, proteina osasungarri iturri bat eta oliba olioaren gantz kardioosasungarria dago. Bazenekien…? Ras el Hanout marokoar jatorriko espezien nahasketa bat da, eta bere esanahia "dendako burua" da, espezia onenei erreferentzia eginez. Errezeta zehatzik ez badago ere, piperbeltza, kardamomoa eta kuminoa izan ohi ditu, besteak beste.

Osagaiak (4 pertsonak)

sReceta online en: