Otarrainxka- eta paraguaio-broxetak

  • 3794 bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Otarrainxka- eta paraguaio-broxetak

Descargar

1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Zuritu otarrainxka-isatsak, moztu luzetara goiko aldetik eta kendu barruan daukaten hari beltza. Zuritu baratxuri-alea eta xehe-xehe egin. Nahastu katilu batean zuritutako isatsak, baratxuria, piperrautsa eta bi koilarakada oliba-olio. Ordubetez beratzen utzi. Zuritu paraguaioak eta kendu hezurra. Gero, zatitu: haietako bi zortzirenetan, eta, gainontzekoak, dado txikitan. Katilu batean jarri tipula zuritua eta dado txikitan moztua. Bota gainetik ura irakiten eta utzi 15 minutuz. Xukatu. Ura irakiten dagoela sartu albaka-hostoak 5 segundoz, xukatu eta jarri izotz-uretan beste 1 minutuz. Berriro xukatu, lehortu eta txikitu. Limoiak zukutu. Paraguaio-dadotxoei gehitu tipula, albaka, limoi-zukua, gainerako oliba-olioa, gatza eta piperbeltza. Nahastu. Prestatu zortzi broxeta. Jarri txandaka hiru otarrainxka-isats eta bi paraguaio-atal, eta ondo berotutako parrilan egin, 2 minutuz alde bakoitzetik. Zerbitzatu broxetak paraguaio-saltsarekin.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. No hay ingredientes disponibles.

sReceta online en: