Patata, berro eta bakailao ketu entsalada Kefir saltsarekin

  • 5015 bisita
Zailtasuna
Zailtasun ertaina
Denbora
30 minututik ordubetera
Patata, berro eta bakailao ketu entsalada Kefir saltsarekin

Descargar

1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Egosiko ditugu patata zurituak, atal loditan ebakiak, doi estaliak urarekin, oliba-olio txorrotara txiki batekin eta gatzarekin. Egosita daudenean, xukatu egingo ditugu, eta gorde egingo ditugu, pixka bat gozatuta, egosketako uren parte batekin. Garbitu eta erdibituko ditugu lutxarbi txikiak, eta egosiko 20 minutuz ur irakinetan, xukatuko ditugu eta mugurdi-ozpina emango diegu, hozten utziko ditugu eta aldi berean marinatzen (ozpinez ontzen). Nahastuko ditugu kefir saltsaren osagaiak bol batean, bateratu arte, eta hozkailuan gordeko dugu. Platera eratuko dugu, jarririk bakailao ketua eta lutxarbi txiki ozpinez onduak, patata gozatuen oinarri gainean. Isuriko dugu kefir saltsa eta dekoratuko dugu berro-puja pixka bat gozatuekin -patata egosien urarekin eta lutxarbi txiki ozpinez onduen ozpinarekin.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. -400 g patata
  2. -400 g bakailao ketu
  3. -100 g lutxarbi txiki
  4. -Mugurdi-ozpina
  5. -Berro-pujak
  6. -30 ml oliba-olio
  7. -Saltsarako osagaiak:
  8. -200 g kefir
  9. -1 koilarakada ziape
  10. -4 koilarakada oliba-olio
  11. -Limoi baten birrindura
  12. -Limoi erdi baten zukua
  13. -Tipulina

sReceta online en: