indioilar-bularkiak laranja eta pistatxo saltsarekin

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
indioilar-bularkiak laranja eta pistatxo saltsarekin

Descargar

kcal
328 16%
Azukreak
7,9g 9%
Koipeak
14g 20%
Koipeak saturatuak
3g 12%
Gatza
0,5g 9%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Lehenbizi, indioilar-bularkiak xerratuko ditugu. Bularkiak aldez aurretik zatitu eta uretan egosi ditugun ziazerbekin eta azenarioekin beteko ditugu. Bularkiak bridekin lotu ostean, zartaginean jarriko ditugu kanpotik txigortuta gelditu arte. Ondoren, labean berotuko ditugu (labea aurrez 180 ºC-tan berotuta), barrutik egin arte, 15 bat minutuz. Bularkiak laranja zukuarekin egiteko erabili dugun zartaginetik koipea kenduko dugu. Segidan, esnea eta arto-irin apur bat bota, eta bexamel arin bat egingo dugu. Platerean laranja-saltsa bota, eta bularkiak medailoi-itxuran moztuko ditugu. Horren ondoren, zuritu eta zartagin batean salteatu ditugun pistatxoak gehituko ditugu.
Indioilar-haragiak koipe gutxi du, baina balio biologiko handiko proteina-iturria da. Oilaskoaren bularkia bezala, indioilarraren bularkia zatirik errazena da kozinatzeko; eta gainera, hainbat eratara presta daiteke. Kasu honetan, laranja- eta pistatxo-zuku freskagarri bat erabili dugu saltsa egiteko. Horrek zapore ezin hobea ematen dio platerari, eta gainera, bularkiak ez lehortzen eta samurrago geratzen laguntzen du. Horrez gain, nutrizio-ikuspuntutik,saltsak platera aberasten du, laranjen bitaminei eta mineralei esker, baita pistatxoen gantz asegabeei esker ere; odoleko kolesterol-maila gutxitzen laguntzen dute.  

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 600 g indioilar-bularki
  2. Azenario bat
  3. 100 g ziazerba
  4. 20 ml oliba-olio
  5. 200 ml esne gaingabetu
  6. laranja bat
  7. 10 g arto-irin
  8. 100 g pistatxo
  9. Gatz pixka bat

sReceta online en: