Sagar-tarta

  • 6008 bisita
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minutu baino gutxiago
Sagar-tarta

Descargar

4/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Labea 175 ºC-tan berotzen jarri. Prestatu erabiliko duzun moldea. Horretarako, moldea gurinarekin koipeztatu eta irineztatu. Kendu soberan geratzen den irina. Irina, legamia eta kanela nahastu katilu batean. Beste katilu batean, irabiatu gurina azukrearekin batera zuritu arte, eta nahastea krematsua izan arte. Arrautza gehitu eta irabiatzen jarraitu integratu arte. Pixkanaka-pixkanaka, aurreko nahasteari gehitu txandaka irina eta esnea, ore uniformea lortu arte. Sagarrak zuritu eta erdigunea kendu. Haietatik bi kubo txikietan ebaki; eta bat, xerratan. Kuboetan txikitutako sagarrak orera gehitu eta labean erretzeko erabiliko duzun moldera irauli. Xerratan moztutako sagarra orearen gainean jarri. Ondoren, azukre beltz apur batekin hautseztatu. 10 minutuz labean erre. Denbora igaro eta gero, tenperatura 150 ºC-ra jaitsi, eta beste 45 minutuz erre labean. Labetik atera eta utzi hozten 10 minutuz moldean bertan. Ondoren, moldetik atera eta utzi erabat hozten sareta baten gainean. OHARRAK: Tarta bainilla-izozkiarekin zerbitza dezakezu

Osagaiak (8 pertsonak)

  1. 200 g irin
  2. 1 + 1/2 koilaratxo legamia
  3. 1 koilaratxo kanela
  4. 100 g gurin, giro-tenperaturan
  5. 220 g azukre
  6. 1 arrautza
  7. 125 ml esne
  8. 3 sagar E.Natur
  9. 2 koilarakada azukre beltz

sReceta online en: