Skrei Bakailaoa pistoarekin
- 0 View bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun ertaina
- Denbora
- 1 eta 2 ordu bitartean

Prestaketa
1.- Garbitu, zuritu eta zatitu barazkiak. Tipula gorria, zuria, piper berdeak eta piper gorria brunoise erara. Kuiatxoa kubotxotan, azalarekin.
2.-Zartagin edo kazola batean, erregosi tipula bost minutuz, oliba-olio birjina estraren zurrustatxo batekin eta gatz apur batekin.
3.-Gehitu piper berdeak eta gorriak. Erregosi beste 5 minutuz.
4.-Gehitu kuiatxoa, ondu gatzez eta piperrez nahierara, eta erregosi beste 5 minutuz. Eragin frijitukiari.
5.-Gehitu tomate natural birrindua eta egin su ertainean, estalita, 10 minutuz. Horrela, al dente geratuko dira barazkiak. Bigunago nahi badira, gutxienez beste 10 minutuz utzi beharko dira sutan.
6.-Bitartean, Skrei bakailaoa prestatuko dugu. Laban zorrotz batekin azala kendu eta gorde, edo arrandegian eskatu azala kentzeko.
7.-Ebaki bakailaoa 4 edo 5 cm kubotxoetan gutxi gorabehera (kontuan hartuta egitean tamaina apur bat txikituko dela).
8.-Oliba-olio birjina estra apur bat duen zartagin bero batean, doratu Skrei bakailaoaren kubotxoak bi aldeetatik. Bota gatz pixka bat kubotxo bakoitzean eta oliba-olio birjina estra tanta bat gainetik buelta eman aurretik.
9.-Txigortu azala su bizian gogortu arte, eta gorde gerorako.
10.-Jarri Skrei bakailaoaren kubotxoak laberako papera duen erretilu batean, eta erre 180 ºC-tara, aurrez berotutako labe batean, 10 minutuz gutxi gorabehera (barrutik egin dadin), erdiko altueran eta gainetik eta azpitik berotuz.
11.-Zerbitzatzeko, jarri pistoa plater zabal batean edo erretilu batean, ipini gainean Skrei bakailaoaren kubotxoak, gehitu zurrustatxo bat oliba-olio birjina estra eta gatz-maluta batzuk kubotxo bakoitzean, hautseztatu perrexil xehea, ebaki bakailaoaren azala guraize batzuekin kubotxo bakoitzaren tamainako zatitan, eta jarri gainean. Azkenean, apaindu kubotxo bakoitza perrexil hosto batzuekin.
Osagaiak (4 pertsonak)
- <strong>Bakailaorako:</strong>n
- -500 g inguru Skrei bakailao (azalarekin, edo arrandegian azala gorde dezatela)n
- -EROSKI oliba-olio birjina estran
- -Añanako gatz-malutakn
- -Perrexilan
- <strong>Pistoa egiteko:</strong>nn
- -500 g kuiatxon
- -1 tipula gorrin
- -1 NATUR tipula zuri gozon
- -2 piper berde italiarn
- -1/2 piper gorrin
- -500 g EROSKI tomate natural birrindun
- -EROSKI oliba-olio birjina estran
- -Piperbeltz beltzan
- -Gatza
sReceta online en:
