Skrei Bakailaoa pistoarekin

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun ertaina
Denbora
1 eta 2 ordu bitartean
Skrei Bakailaoa pistoarekin

Descargar

1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

1.- Garbitu, zuritu eta zatitu barazkiak. Tipula gorria, zuria, piper berdeak eta piper gorria brunoise erara. Kuiatxoa kubotxotan, azalarekin. 2.-Zartagin edo kazola batean, erregosi tipula bost minutuz, oliba-olio birjina estraren zurrustatxo batekin eta gatz apur batekin. 3.-Gehitu piper berdeak eta gorriak. Erregosi beste 5 minutuz. 4.-Gehitu kuiatxoa, ondu gatzez eta piperrez nahierara, eta erregosi beste 5 minutuz. Eragin frijitukiari. 5.-Gehitu tomate natural birrindua eta egin su ertainean, estalita, 10 minutuz. Horrela, al dente geratuko dira barazkiak. Bigunago nahi badira, gutxienez beste 10 minutuz utzi beharko dira sutan. 6.-Bitartean, Skrei bakailaoa prestatuko dugu. Laban zorrotz batekin azala kendu eta gorde, edo arrandegian eskatu azala kentzeko. 7.-Ebaki bakailaoa 4 edo 5 cm kubotxoetan gutxi gorabehera (kontuan hartuta egitean tamaina apur bat txikituko dela). 8.-Oliba-olio birjina estra apur bat duen zartagin bero batean, doratu Skrei bakailaoaren kubotxoak bi aldeetatik. Bota gatz pixka bat kubotxo bakoitzean eta oliba-olio birjina estra tanta bat gainetik buelta eman aurretik. 9.-Txigortu azala su bizian gogortu arte, eta gorde gerorako. 10.-Jarri Skrei bakailaoaren kubotxoak laberako papera duen erretilu batean, eta erre 180 ºC-tara, aurrez berotutako labe batean, 10 minutuz gutxi gorabehera (barrutik egin dadin), erdiko altueran eta gainetik eta azpitik berotuz. 11.-Zerbitzatzeko, jarri pistoa plater zabal batean edo erretilu batean, ipini gainean Skrei bakailaoaren kubotxoak, gehitu zurrustatxo bat oliba-olio birjina estra eta gatz-maluta batzuk kubotxo bakoitzean, hautseztatu perrexil xehea, ebaki bakailaoaren azala guraize batzuekin kubotxo bakoitzaren tamainako zatitan, eta jarri gainean. Azkenean, apaindu kubotxo bakoitza perrexil hosto batzuekin.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. <strong>Bakailaorako:</strong>n
  2. -500 g inguru Skrei bakailao (azalarekin, edo arrandegian azala gorde dezatela)n
  3. -EROSKI oliba-olio birjina estran
  4. -Añanako gatz-malutakn
  5. -Perrexilan
  6.  
  7. <strong>Pistoa egiteko:</strong>nn
  8. -500 g kuiatxon
  9. -1 tipula gorrin
  10. -1 NATUR tipula zuri gozon
  11. -2 piper berde italiarn
  12. -1/2 piper gorrin
  13. -500 g EROSKI tomate natural birrindun
  14. -EROSKI oliba-olio birjina estran
  15. -Piperbeltz beltzan
  16. -Gatza

sReceta online en: