Txirimoia-sorbetea

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Txirimoia-sorbetea

Descargar

kcal
103 5%
Azukreak
23g 26%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Txirimoia zuritu eta haziak kendu ondoren mamia birrinduko dugu pure eginda geratu arte. Azukrea urarekin ontzi batean nahasi eta bost minutuz egosiko dugu almibar arin bat eratu arte. Almibarra sutatik kendu, limoi-zukua eta laranja-zukua gehitu, eta nahaskia hozten utziko dugu. Almibarra txirimoia-purearekin nahasiko dugu. Dena birrinduko dugu krema homogeneoa geratu arte. Krema hori ontzi zabal batean zabalduko dugu lehenbailehen izoztu dadin, eta izozgailuan utziko dugu pausatzen. Nahaskiari sardexka batekin edo koilara batekin eragingo diogu 30 minutuz behin bi orduz, eta gero izozten utziko dugu, baina izotz-edari edo sorbete moduan (ez uniforme izoztuta). Izoztuta eta menda- edo mendafin-hosto batzuekin lagunduta zerbitzatuko dugu.
Azkenburuko-mota horrek fruta hartzeko beste aukera bat eskaintzen du. Emaitza azkenburuko gozoa da. Zenbat eta azukre gutxiago jarri gozagarri gisa, naturalagoa da. Azukrerik gehitu gabe ere dasta daiteke bere zapore ona. Hotz zerbitzatuta freskagarria da, eta goiz erdiko edo arratsalde erdiko mokadutxo elikagarri eta atsegingarri moduan zerbitza daiteke. Nutrizio-alderdiari dagokionez, frutaren azukreetatik lortzen den energia gehigarriaz gain, bitaminak, gatz mineralak eta zuntza ere ematen ditu.  

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 600 g txirimoia
  2. 100 ml ur
  3. 20 g azukre
  4. 40 ml limoi-zuku
  5. 20 ml laranja-zuku

sReceta online en: