Tomate eta meloi gazpatxoa, oliba eta antxoa ogi txigortuarekin
- 5631 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora

Prestaketa
Erreko ditugu pixka bat piperrak, oliotan igurtzita eta gatz pittin batekin, azala gorritu arte. Kenduko ditugu azal xigortua eta haziak eta gordeko dugu.
Azalik gabeko meloia zatituko dugu, eta haziak kenduko. Azala kenduko diegu tomateei, zatituko ditugu eta meloiarekin nahastuko ditugu.
Baratxuri alea zuritu eta zatituko dugu, eta barruko zutoina kenduko.
Osagai horiek guztiak nahastuko ditugu, piper errea ere bai, ontzi batean, irabiagailu batekin txikitzeko. Pure bat eratzen hasten denean, erantsiko dizkiogu ozpìna, gatza, olioa, eta ogi gogor xehea, eta abiadura handian txikituko dugu minutu batzuetan, krema fin arin bat irten dadin, ur oso hotz pitin batekin arin dezakegu.
Sartuko dugu hozkailuan ordu betez, hotz zerbitzatu ahal izateko. Ontzitxo txikietan zerbitzatuko dugu, apainduta ogi-tosta, tapenade eta antxoa gazitu on batekin.
sReceta online en:
