Txerri saiheski lakatua ezti eta sojarekin
- 5316 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora

Prestaketa
Labana zorrotz batekin, garbitu saiheskiaren hezurren muturrak (aukeran). Bota gatza eta piperra haragiari.
Prestatu txingarrak eta erre saiheskia bi aldeetatik, gutxi gora behera, 30 minutuz.
Nahastu eztia soja-saltsarekin, limoi-zukuarekin eta piperbeltz apur batekin.
Egosketaren azken minutuetan, margotu saiheskia ezti eta sojazko saltsarekin behin eta berriro, erromero-adartxoa pintzel gisa erabiliz.
Handitu txingarrekiko tartea saiheskia lakatuta (baina erre gabe) geratu arte.
Kontrastez betetako plater honek ederki nahasten ditu eztiaren gozotasuna, haragiaren zaporea eta soja-saltsaren ukitu exotikoa.
sReceta online en:
