Txitxirio blondie-a

  • 10084 bisita
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minutu baino gutxiago
Prezio ertaina
Prezio ertaina
Nutrizio-sailkapena

Descargar

kcal
357 20%
Azukreak
16,25g 19%
Koipeak
11,78g 17%
Koipeak saturatuak
1,55g 8%
Gatza
0,26g 7%
5/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Xukatu eta garbitu txitxirio egosiak eta sartu elikagaiak prozesatzeko gailu batean. Gehitu kakahuete-krema, datil hidratatuak eta nahastu dena krema leun bat lortu arte. Beste katilu batean nahastu irina legamiarekin, bikarbonatoarekin, kanelarekin eta gatzarekin. Gehitu aurreko txitxirio-krema, nahastu berriro eta, azkenik, erantsi fruitu lehor txikituak. Zabaldu nahasketa erretilu errektangular batean (lehenik koipeztu edo landare-papera jarri), labea aurretik berotu eta sartu erretilua 180º C-tan 20-25 minutuz.
Profil-nutrizio ona duen errezeta da. Kontuz ibili behar gara ematen duen energia kantitatearekin. Nutrizio-propietateak. 100 gramo bakoitzeko 10 g proteina, 10 gramo zuntz (eguneko gomendioaren heren bat), 8 g gantz (horietatik 1 g baino gehixeago saturatuak dira) eta 10 g azukre (fruta osotik datoz).

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 400 g garbantzu egosiak
  2. 40 g kakahuete krema
  3. 40 g gari irin integrala
  4. 1 koilaratxokada legamia hautsa
  5. 1 koilaratxokada bikarbonatoa
  6. 1 koilaratxokada kanela-hautsa
  7. 1 izpi bat gatz
  8. 80 g datil hidratatua
  9. 30 hurrak

sReceta online en: