Marta, Amalia eta borraja

Borraja, Teruelgo urdaiazpikoa, Barbastroko tomatea… istorioak sortzen dituzten produktuak dira, jatorri bat duten istorioak. Hemengo produktua kontsumituz, kontatzen dizkizugun horrelako istorioak gertatzen jarraitzea ahalbidetzen duzu.

 

Gure dendetan aragoiar jatorriko 907 produktu baino gehiago eskaintzen dizkizugu, Aragoiko 133 hornitzailerekin dugun lankidetzaren emaitza. Jarrai dezagun istorioak sortzen!

“Marta, Amalia eta borraja”

istoria

“Zaragozara iritsi berritan, unibertsitateko lagun batek bazkaltzera gonbidatu ninduen. Sukaldean, haren ama zegoen, inoiz ikusi ez nuen barazki bat ebakitzen. Xalotasun osoz, hura zer zen galdetu nion, eta Martekoa izango banintz bezala begiratu zidaten biek. Orain, aragoiarrentzat bezain sakratua da borraja niretzat ere.”

Amalia, Zaragozan bizi den bilbotarra

“Osasungarri eta konpletoenetakoa da barazkien artean, eta hura prestatzeko hamaika modu daude. Aragoiar ona naizenez, den-denak ezagutzen ditut: urdaiazpiko puskekin, patatekin, frijituta, piperrautsekin, txirlekin, baratxuri lehorrekin, gari-zainzuriekin… berdin dio nola prestatzen duzun, beti dago gozo-gozo.”

Marta, Zaragoza

TERUEL JD-KO URDAIAZPIKOA

“Hutsune handiena sentiarazten didaten gauzetako bat da Teruelgo urdaiazpikoa. Ahal dudanean urdaiazpiko-zorro bat ireki, eta etxera itzultzen naizela sentitzen dut. Gurasoen Teruelgo etxeko usaina da. Han, beti geneukan urdaiazpiko bat irekita.”

Raquel Vicente, Madrilen bizi den terueldarra

“Aragoin, ganorazko edozein ezkontzatan, urdaiazpikoa ebakitzen duen pertsona bat egoten da kanapeak zerbitzatu bitartean. Ni, ardo edo garagardo bat hartu, eta hurbil-hurbil jartzen naiz. Ezkontzez gain, etxean ere tradizioa da urdaiazpikoa izatea. Amari bisita egitean, urdaiazpiko gozo-gozoa ematen dit.”

Victor Antona Guillen, Madrilen bizi den aragoiarra

“Zaragozara ikasle joan nintzenean, pisua eta hozkailua partekatzen nituen. Nire aldean, produktu asko falta izaten ziren, eta horrekin ez nuen arazorik; hala ere, beti-beti izaten nuen Teruelgo urdaiazpikoa. Horri ezin nion uko egin.”

Blanca, Calatayud

“Lehen, urdaiazpikoa ez zen orain bezain fin ebakitzen. Antzina, gazteok txingarrak jaten genituen. Urdaiazpiko-xerra lodiak ziren, hatz bat haina. Tomate frijitua ere jartzen genien. Izugarri ona zegoen.”

Armando Justo, Maria Huerva (Zaragoza)

BARBASTROKO TOMATEA

“Sallent de Gállegon geundenean, kiloka enkargatzen genizkion Barbastroko tomateak agronomia-ingeniari bati, zeina mota horretako tomateen ekoizle bihurtu baitzen krisia zela eta. Tomate arrosak ziren, gozo-gozoak, eta erraldoiak. Furgoneta batean ekartzen zizkigun handik. Afizio handia hartu genien.”

Mila Arizón, Laguarres (Huesca)

500 X 60012_tomate
500 x 16677437_Chuletillas_Ternasco_de_Aragón

ARAGOIKO BILDOTSA

”Txikitan, uste nuen bildotsa txahal-haragia zela, baina ez, arkume-haragia da, eta oso gozoa. Aitonak egur-labe batean erretzen zuen, bere ganadutegian.”

Elena Arizón, Huesca, Madrilen bizi da

”Ikastetxeko lagunak elkartzen ginenean, bildotsa jaten genuen beti. Ezinbestekoa zen. Jatetxe berberean egin ohi genuen erreserba, eta, hura itxi zutenean, beste bat bilatu genuen, baina jatetxe berriak ere bildotsa ematen zuen. Ezin da falta izan.”

Maria, Jaca

BOLEAKO GEREZIAK

“Nire herrian, Aragoiko jotari ezagun bat bizi zen. José Iranzo zuen izena, eta “Andorrako artzaina” esaten zioten; baina ez Andorra printzerria, baizik eta Teruelgo Andorra herria. Gereziei buruzko jota bat zuen, eta musuak gerezien modukoak direla zioen, edo horrelako zerbait; saskian dagoen gerezi bati tira eginez gero, haren atzetik denak datozelako. Zera ere bazioen: musu ematen badizut, agian ehun baino gehiago emango dizkizut.”

Victor Antona Guillen, Madrilen bizi den aragoiarra.

“Txikia nintzenean (aitak beti kontatzen du pasadizo hau) Boleako gerezi-kutxa bat eskatu nuen urtebetetzerako. Ez nuen jostailurik nahi; gereziak nahi nituen. Izugarri gustatzen zitzaizkidan! Tamalez, ez zen gerezi-sasoia, eta ezin izan zidaten oparitu.”

Martina, Tarazona

500x 8337925_1 (1)

OGI MAMIAK

“Erasmusa Finlandian egin nuen. Bidaia izugarri luzea zen: Zaragozatik Madrilera, geldialdia Amsterdamen, eta handik Helsinkira. Gero, pare bat ordu autobusean, Tampereraino. Ia 24 ordu! Baina, edonola ere, urdaiazpikoa eta ogi-mamiak eraman behar genituen. Hutsean bildutako urdaiazpikoa, lukainka eta hainbat pakete ogi-mami, maleta barruan fakturatuta. Europari buruz dudan oroitzapenik onena.”

Victor Antona Guillen, Madrilen bizi den aragoiarra

“Txikitan, amonaren errezetari jarraituz, ogi-mamiak egiten genituen igandeetan. Ogi-mamirik gabe, igandeak ez ziren igande. Orain, etxean gauza bera egiten dut.”

Laura, Zaragoza

“Amona sukaldari bikaina genuen. Ogi-mamiak ziren haren espezialitatea. Hain ondo egiten zituenez, jendeak errezeta eskatzen zion, eta hark, familia-errezetaren sekretua mantentzearren, zera erantzuten zuen beti: “ogi-mamiak egiteko, gosea eta ogi gogorra”.”

Pilar, Zaragoza

“Non du jatorria gaztelaniazko “hacer buenas migas” esaerak? Nire amonaren arabera, Aragoiko ogi-mamietan (“migas”). Izan ere, ogi-mami onak egiteko pazientzia, borondatea eta elementuen koordinazio ona behar dira, lagunekin bezalaxe.”

Mireia, Huesca

Jatorri bat duten produktuak dira, istorio gisa jaioak; esaterako, jarraian kontatuko dizkizugun istorioak. Komunitate bakoitzaren istorioak ezagutzeko, egin klik haietan.

Marta, Amalia eta borrajaMarta, Amalia eta borrajaMarta, Amalia eta borrajaMarta, Amalia eta borrajaMarta, Amalia eta borrajaMarta, Amalia eta borrajaMarta, Amalia eta borraja