06/26/2023
06/26/2023
Yllera 5.5 Zuria eta Rosé Frizzante 75 cl
Bodegas Yllera fabrikatzaileak jakinarazi digunez, kalitate-kontrol batean, Yllera 5.5 Ardo Zuria 75 cl. formatuko botila batzuek eta Yllera 5.5 Rosé Frizzante 75 cl. formatuko botila batzuek birhartzidura prozesu bat jasan dutela atzeman dute. Horrek gas karboniko gehiegi sor dezake, eta baliteke botilak ezin jasatea eta hautsi egin daiteke.
Kaltetutako sortak L-2100A eta L-3050Z arteko zenbaki guztiak dituztenak dira. Sortaren erreferentzia botila bakoitzaren oinean eta kutxa bakoitzaren identifikazio-etiketan agertzen da grabatuta.
Ondorioz, EROSKIn kaltetutako produktuaren ale guztiak baztertu ditugu.
Produktua elikaduraren ikuspegitik guztiz segurua bada ere, adierazitako sortetako botilaren bat baduzu eta hausturarik egon ez dadin, hurbildu zaitez zure ohiko dendara erosketa-tiketarekin eta dirua itzuliko dizugu.
Informazio gehiago behar baduzu, gure Bezeroen Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke 944 943 444 telefono-zenbakira deituz, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara, edo esteka honetan https://www.eroski.es/contacto/ eta fabrikatzailearen webgunean
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak