Arantza

Nutrizio-aholkularia

Arantza

Zure nutrizionistari galdetu

Elikadurari edo nutrizioari buruzko zalantzaren bat daukazu? Gure nutrizionista-taldeak atseginez erantzungo dizu. Zure galderak erabat dohainik bidali. Nutrizio-aholkulari batek modu pertsonalizatuan aztertuko du zure kontsulta, eta e-mail bidez erantzungo dizu, 72 orduko epean gehienez ere.

EROSKI club bazkideentzako zerbitzu esklusiboa da.

Eroski clubeko beste bazkide batzuek jasotako erantzunak kontsultatu.















Marta

Laktosarekiko jasanezintasuna daukadala berretsi didate, eta beharrezko kaltzio kopurua ez hartzeak kezkatzen nau, kaltzioa ematen duten elikagairik ez dudalako ezagutzen, esnea, jogurtak edo gazta salbu.

Laktosarekiko jasanezintasuna daukaten pertsona askok esnea, jogurta edo gazta har dezaketela jakin behar duzu. Ikerketa anitzek egiaztatu dute laktosarekiko jasanezintasuna edo laktosa txarto xurgatzen duten pertsonek 12 g laktosa onar dezaketela; ohikoena da 4 g eta 12 g bitartean onartzea dosi bakarrean (½-1 baso-esne, 1-2 jogurt edo 1-2 gazta errazio). Baso bat esnek 12 g laktosa ditu; gazta errazio handi batek; 5,5 g; jogurt batek; 4 g; gazta errazio normal batek, 0,5 g; gurin-koilaratxo batek; 0,1. Gaur egun, bi eta hiru esneki errazio hartzea gomendatzen da, ahal bada, egunean zehar anoa txikitan banatua, laktosa hobeto jasateko. Esnea edaten baduzu, beste elikagai batzuekin hartzea komeni da, laktosa kopuru handiagoekin lotutako arazo potentzialak ahalik eta gehien txikitzeko. Zurea bezalako kasuetan, jogurtak esneak baino kalte txikiagoa egin ohi du. Laktosarekiko jasanezintasuna oso altua bada (galdetu medikuari), oxalato txikiko barazkiak kontsumitzea komeni da (mineral batzuen asimilazioa —kaltzioarena, adibidez— zailtzen dituzten osagaiak), esaterako: aza, brokolia, Bruselaza edo azaburua. Fruitu lehorrak, lekak eta kaltzioarekin aberastutako elikagaiak komenigarriak dira ere. Horrez gain, ez da ahaztu behar kaltzioaren asimilazioa hobetzeko D bitamina beharrezkoa dela. D bitamina eguzki-argitan egotean (10 minutu udan, 30 minutu neguan), elikagai koipetsuetatik (esneki osoak, arrain urdinak edo arrautza-gorringoa) eta bitamina horrekin aberastuta dauden elikagaietatik lor ditzakegu.

Eva

Sabela nahiko makala dut, eta jatetxeetan entsaladak eskatzean (elikagai gordinak) kontuz ibiltzea esan didate, balitekeelako barazkiak behar bezala ez garbitzea. Zer motatako gaixotasunak transmiti daitezke entsaladen bidez?

Entsalada bat jateagatik elikagai-infekzioa harrapatzeko arriskua baxua bada ere, egia da kontuan hartu beharreko arrisku-faktore batzuk existitzen direla. Erantzun immunologikoa arriskuan jartzen duten gaixotasunik edukiz gero (oso arraroak), arreta handiz jokatu behar da eta xede horretarako desinfektatzaile baimenduak erabili. Horrez gain, kutsadura gurutzatua gerta daiteke (elikagai kutsatuetako mikrobio patogenoak kutsatu gabeko elikagaietara pasatzea, zuzeneko kontaktuagatik edo zeharkako kontaktuagatik azalen, tresnen edo abarren bidez). Horrela, entsalada batek edozein motatako mikroorganismoak eduki ditzake. Kutsadura gurutzatua entsalada prestatzeko animalia-jatorrizko elikagaiekin erabilitako tresnak erabiltzean gertatzen da. Egoera hori sukaldeko jardunbide okerrek eragiten dute. Dena dela, entsaladak jatearekin lotutako gaixotasun kezkagarrienak hiru mikroorganismo hauek eragindakoak dira: Listeria monocytogenes, Salmonella enterica edo E. coli. Hala ere, gaur egun, elikatze-katearen kontrolak neurri handi batean saihesten ditu mikroorganismo patogenoek eragindako kutsadura salgai dauden elikagaietan. Edozein kasutan, barazkiak eta frutak beti garbitu behar dira ondo, edateko ur ugarirekin zikintasun-hondarrak, intsektuak edo parasitoak kentzeko. Horrez gain, tresna garbiak erabili behar dira.

Javier

Behin salmonellosiak jota, ziurrenik egoera txarrean zegoen itsaskia jateagatik, ospitaleratu behar izan ninduten. Salmonellosiaren bakteria bakarrik arrautzetan zegoela uste nuen. Zein beste elikagaik eduki dezake bakteria hori?

Salmonellosia da salmonellaren bakterioak eragindako elikagai-toxiinfekzioa. Normalean, bakterio hori animalien eta gizakien hesteetan bizi da, eta eginkarien bidez kanporatu. Pertsona gehienak uraren edo elikagai kutsatuen bidez infektatzen dira. Azken kategoria horretan, ohikoenak dira arrautza gordinak edo maionesa, tortillak (ondo mamitu gabeak) eta abar egiteko arrautza gutxi kuzinatuak, besteak beste. Dena dela, animalia-jatorriko elikagai guztiak izan daitezke salmonella-iturri: hegazti-, txerri- edo behi-haragiak; arrautzak, esnea edo esnekiak; eta itsaskiak, batez ere itsasaldean bizi direnak (muskuiluak, txirlak, lanpernak edo datilak). Ur kutsatuekin ureztatutako barazkietan ager daiteke ere. Itsaskia hondo hareatsuetan edo lohitsuetan bizi eta hazten da, eta ura iragaziz elikatzen da itsasgoretan. Horrela, bizi den uretan eta lohietan dauden kutsatzaileak eta salmonella bezalako bakterio patologikoak kontzentratzen ditu. Europako araudiak ezarritako kutsatzaileen muga maximoak gainditzen dituzten elikagaiak saldu ezin badira ere, itsaskiarekin arriskuak saihesteko neurri nagusia da gune baimenduetatik ateratako edo establezimendu baimenduetatik erositako produktuak kontsumitzea, haren trazabilitatea babesten dutelako ekoizpen-prozesu osoan zehar. Bestalde, etxean kontsumitzen badira, infekzio mota hauek saihets daitezke elikagaiak manipulatzeko oinarrizko higiene-arauak jarraituz eta produktuak behar bezala egosiz.

Cristina

Duela gutxi janari-intoxikazioa eduki dut, nire ustez arrain batek eraginda, eta ez nuke nahi berriro halakorik gertatzea. Nola jakin dezaket lehen begi-kolpean arrain bat egoera txarrean dagoela? Eta freskoa dela?

Arraina etxetik kanpo jatean, sasoiko arraina jatea komeni da. Horrela, errazagoa da haren freskotasuna bermatzea. Haren usainak eta zaporeak ere pistak emango dizkizute. Alde batetik, arraina hondatzen hasten denean, kirats zakarra eta desatsegina botatzen du, arrain freskoak duenarenetik erraz desberdintzen dena. Era berean, hura kontsumitzean zapore desatsegina hautematen bada, berehala utzi behar zaio jateari eta lokalaren arduradunarekin piezaren freskotasunari buruz galdetu. Bestalde, azalak, testurak, begiek eta zakatzek arrainaren egoerari buruz asko esan dezakete ere. Azalak kolore bizia eta ondo definitua eduki behar du. Ez dira hautatu behar begi hondoratuak eta handituak eta begi-nini grisa dauzkaten arrainak. Haien ordez, hautatu begi handiak eta begi-nini beltza eta distiratsua dauzkaten piezak. Zakatzek heze egon behar dute, eta kolore arrosa edo gorri bizia ezaugarri eduki. Testurari dagokionez, ukitzean zenbat eta zurrun eta irmoago egon, gero eta freskoagoa izango da arraina.

Arantza

Duela gutxi, telebista-programa batean ikusi dut azenario asko jaten baditudala azala beltzarandu egingo zaidala. Oso zuria naiz, eta izugarri kostatzen zait beltzarantzea. Farmazietan saltzen diren azenario-osagarriez hitz egin didate. Zer gomendatzen didazu?

Dieta osasungarria jarraitzea gomendatzen dizugu eta ez behin eta berriz elikagai bera jatea; elikagai-talde jakin batzuei garrantzia eman behar diezu: fruta freskoak, barazkiak, lekak, osoko zerealak eta gantz osasungarriak ematen dituztenak (fruitu lehorrak, oliba-olioa eta arrain urdina). Azenarioari dagokionez, azalerako dauzkan onura hipotetikoak sustantzia karetonoideetatik eratortzen dira; haien artean beta-karotenoa nabarmentzen da. Hala ere, 2011n Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA, ingelesezko laburdura dela-eta) atzera bota zuen azenarioek azalerako pigmentazio eta beltzarantze osasungarria susta dezaketelaren ustea. Beraz, nahiz eta azenarioak edo beta-karotenoak dauzkaten elikadura-osagarriak hartzearekin lotutako onura posibleak daudela adierazten duten ikerlanak egon, egia esan, efektuak ez dira garrantzizkoak edo ikerlan horien diseinua ahula zen. Horrez gain, telebista-programa horretan ikusi zenuen bezala, efektua nabaritzeko hartu behar den eguneroko azenario kopurua oso handia da, eta, beraz, barazki-barietate zabalagoa alde batera utziko zenuke, eta hori da, hain zuzen, onurak dakarrena.
Bestalde, garrantzitsua da kontuan hartzea beta-karotenozko osagarriak ez direla kaltegabekoak. Agency for Healthcare Research and Quality osasun-agentzia estatubatuarrak koordinaturiko ikerketa baten arabera, beta-karotenozko osagarriak ez hartzea gomendatzen da, bakarrik zein beste produktuekin konbinatuz, ez daukatelako onurarik eta birika-minbizia jasateko helduetan kalteak eragin ditzaketelako.

EROSKIk berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu. Gure cookien politika espresuki onartzen baduzu edo eremu eta menu ezberdinetan sartuz orrialde ezberdinetatik nabigatzen jarraitzen baduzu, cookien instalazioa eta erabilera onartzen dituzu. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.

Cerrar aviso de cookies