Lucía

Nutrizio-aholkularia

Lucía

Zure nutrizionistari galdetu

Elikadurari edo nutrizioari buruzko zalantzaren bat daukazu? Gure nutrizionista-taldeak atseginez erantzungo dizu. Zure galderak erabat dohainik bidali. Nutrizio-aholkulari batek modu pertsonalizatuan aztertuko du zure kontsulta, eta e-mail bidez erantzungo dizu, 72 orduko epean gehienez ere.

EROSKI club bazkideentzako zerbitzu esklusiboa da.

Eroski clubeko beste bazkide batzuek jasotako erantzunak kontsultatu.















Laura

Etxean asko gustatzen zaigu maionesa, eta, nahiz eta gehiegi kontsumitzea, ez dela komeni jakin, udan ezin diezaiokegu uko egin behar den baino gehiago jateari ogitartekoetan, entsaladilletan, etab. Erositako eta etxean egindako maionesaren arteko desberdintasuna zein den esan al zenidake?

Etxeko eta erositako maionesak alde negatiboak eta positiboak eduki ditzake, hura egiteko erabilitako osagaien eta kalitatea eta osasungarritasuna bermatzeko hartzen diren higiene- eta elikadura-segurtasunerako neurrien arabera. Maionesa da landare-olioek, arrautzek, ozpinak eta limoi-zukuak osaturiko emultsioa. Komertzialean beste osagai batzuk gehitzen dira: ura, azukrea eta gatza; gutxiagotan, fekula, almidoia eta gehigarri sorta zabala (kontserbatzaileak, egonkortzaileak, emultsionatzaileak, aromak eta koloragarriak). Nutrizioaren ikuspuntutik, maionesa-kontsumoaren maiztasuna eta kopurua oso garrantzitsua da, haren osagaien artean gantzak nagusi direlako, eta nahiz eta kalitate onekoak izan, balio kalorikoa nabarmen handitzen dute.
Bestalde, garrantzitsua da elikadura-toxiinfekzioak kontuan hartzea (salmonellosia bezalakoa), arrautza gordin kutsatuak erabiltzearen ondorio agertzen direnak. Salmonellosi-kasu gehienak udan gertatzen dira, etxean egindako maionesengatik. Izan ere, maionesa industrialetan arrautza freskoak produktu eratorriengatik ordezkatzen dira (oboproduktuak), pasteurizazio-prozesuetan tratatzen direnak. Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN) neurriak xedatu ditu salmonellosia sortzen duen bakterioa kontrolpean edukitzeko: egoera onean eta etiketa egokia daukaten arrautzak erabiltzea eta behin produktua eginda, hozkailuan kontserbatzea, besteak beste. Udan zehar, neurriak handitzea komeni da.

AIORA

Kaixo! Haragi gorririk gabeko dietari buruz galdetu nahi nizuke. Gomendagarria al deritzozu? Ezer gerta diezdake haragi gorria ekidinez gero? B12 bitamina nondik eskura dezaket? Mila esker.

Norberaren aukera da haragi gorririk ez jatea, eta nutrizioaren ikuspegitik, elikadura osasungarria izan dezakegu haragi gorria jan ala ez jan. Haragi gorria ez da inolaz ere ezinbesteko jaki bat, eta, izan ere, guztiz kontrakoa, gomendioek haragi gorriaren kontsumoa murriztea aholkatzen baitute. Hala ere, ez da gutxieneko kontsumo gomendaturik ezarri, gehienezko kontsumo bat baizik: 2 anoa astean. Haragi gorria dietatik kentzeak ez du ondorio negatiborik, eta, orain arte, haragirik ez duten dietak onuragarriak izan dira arrisku kardiobaskularren eta zenbait minbizia motaren kontrako babesean. B12 bitaminari dagokionez, nahiz eta haragi gorririk ez jan, elikadura osasungarri bati jarraitzen badiozu, ez duzu kezkatu behar, eta ezta bestelako bitamina edo mineralen ekarpena ziurtatu behar ere. B12 bitamina animalia-jatorriko jakietan aurki dezakegu, eta egia da jaki horiek erabat ekiditen dituzten dietek (hau da, begetariano zorrotzek edo beganoek) gehigarriak behar dituztela bitamina hori lortzeko. Alabaina, zure kasuan, haragi gorririk ez jatea pentsatzen ari zara soilik, eta, hortaz, ulertzen dugu arrain urdina, haragi zuria (untxia, oilaskoa) eta arrautzak jaten jarraituko duzula. Horiek guztiak B12 bitaminaren iturri bikainak dira.

Mª del Mar

Zinemara seme-alabekin goazenean krispetak jatea gustatzen zaigu. Izugarri gustatzen zaizkie. Azken bolada honetan, etxean egiten ditugu mikrouhin-labean, aldez aurretik prestatuta datozen zorroetan. Baina ez direla onak irakurri dut, gantza daukatelako. Osasungarriagoak al dira zinemetan saltzen dituztenak?

Mikrouhin labean egiteko krispetek, baina zineman erosten direnek ere, gatz asko daukate. Ongarri hori gehiegi erabiliz gero, eta hori da gure inguruan gertatzen dena (kontsumo-inkestek adituek gomendatzen duten gehienezko kopuruaren bikoitza kontsumitzen dugula adierazten dute), etorkizunean hipertentsio arteriala jasateko arriskua handitzen da. Hipertentsioa milaka espainiarrek jasaten dute; dakigunez, gaitz hori arazo kardiobaskularren eragile da. Horrez gain, zuk aipatu bezala, «mikrouhin laberako» krispeta horiek gantz asko dauzkate, zehazki, aseak, eta txarrena dena, askotan trans gantzak dira, hau da, landare-koipe partzialki hidrogenatuak (Eroskin gure markako elikagai guztietatik kendu genituen duela urte batzuk). Gantz mota hori elikagai prozesatu batzuetan dago eta organismoan ez du inolako funtziorik egiten. Beste edozein gantzekin alderatuta, arrisku kardiobaskularra sortzeko arriskua handiagoa da trans gantzekin; beraz, herrialde askotan haien presentzia elikadura-katean egotea debekatu dute. Espainian, produktu ugaritik desagertu edo asko murriztu dira, baina oraindik badago zenbait elikagaitan, mikrouhin laberako krispetak bezala. Azkenik, krispeta mota horretan zein zinemetakoan, azukre kopuru handiak egon daitezke, formatuen tamaina dela-eta (poltsa handiak edo XL ontziak), dagoen azukre-kopurua izugarri handitzen dutenak eta, beraz, txantxarrak eta gehiegizko pisua jasateko arriskua ere. Ondorioz, onena da arto ontziratua erostea, estalkidun zartaginean egitea eta oliba-olio zurrustada eta gatz apur bat gehitzea (edo gatzik gabe, proba ezazu). Gozo-gozoak daude, eta otordu arterako aukera osasungarria izan daiteke.

Elisa

Batez ere udan, egunero hiru freskagarri edan ohi ditut, baina amak azukre ugari daukatela eta lodituko naizela dio. Egia al da «zero» edo «light» freskagarriek ez dutela azukrerik?

Freskagarrietan zenbat azukre-koskor dauden egin dituen kalkuluak ez dira guztiz zuzenak. Laranjazko freskagarri-poto batek zazpi azukre-koskor ditu; azukre-koskor bakoitzak 5 g pisatzen ditu. Limoizko freskagarri-potoak, zazpi eta erdi azukre-koskor; kola-freskagarriak, sei eta erdi azukre-koskor. Udan, egunean hiru freskagarri edaten badituzu, hogeita bat azukre-koskor kontsumitzen ari zara, edari horiekin bakarrik. Obetsitatea prebenitu eta tratatzeko kontsentsu espainiarrak, hamaika sozietate zientifikok sinaturikoa eta Osasun Ministerioak berronetsiak, edari azukredunak obetsitatean daukaten eragina probatutzat jotzen du. Beraz, produktu hauek hartzeagatik loditzeko beldurrak badu bere arrazoia. «Zero» edo «light» freskagarriek azukrearen ordez kaloriarik gabeko edulkoratzaileak dituzte. Zapore gozo-gozoa duten sustantziak dira, baina ez dute energiarik ematen. Hala ere, nahiz eta freskagarri horiek kontsumitu, ez da pisurik galtzen, baina beste freskagarri mota edatean hartutako kiloak saihesten ditu. Nolanahi ere, haien zapore gozo-gozoak gure aho-sabaia alda dezakete, zapore indartsu horretara ohitaraziz; ondorioz, ez genituzke frutak eta barazkiak bezalako elikagai osasungarrien zaporea estimatu, eta haiek obetsitatearen aurka zeresan handia daukate. Hori dela eta, edari azukretuen ordez ura edatea saiatu behar da.

Lucía

Maionesa izugarri gustatzen zait, eta plater askotan erabiltzen dut osagarri gisa. Beti erabiltzen dut «light» maionesa, baina esaten didate, azkenerako, maionesa normal batekin adina kaloria hartzen dudala. Egia al da? Light elikagaiek kaloria gutxiago zituztela uste nuen.

Egia da «light» produktuek ez dituztela horrenbeste kaloria, baina baliteke egia izatea esaten dizutena. 1924/2006 erregelamenduak, elikagaietan dauden nutrizio-propietateei eta propietate osasungarrien inguruko adierazpenei buruzkoak, ezartzen du: «Mantenugai bat edo gehiago murriztu dela esateko, edo kontsumitzailearentzat eragin bera izan dezakeen aipamena egiteko [adibidez, light erako dela baieztatzeko], murrizketa horrek, gutxienez, %30ekoa izan beharko du antzeko produktu batekin alderatuta». Horrela, bada, zuk jaten duzun maionesa horrek, light erakoak alegia, light erakoa ez den beste batek baino %30 kaloria gutxiago eduki behar du. Hala ere, ezin dezakegu ahaztu %30 hori maionesa den kaloria askoko produktu batean aplikatzen dela (700 Kcal/100 g; 210 kcal koilarakada bakoitzeko). Ondorioz, light erako maionesa erabilita ere, lehen adinako kopuruetan jaten baduzu, kaloria asko hartuko dituzu. Segur aski, gainera, light erakoa ez balitz baino gehiago jartzen ariko zara, eta, azkenerako, lehen baino kaloria gehiago barneratzen. Horrek nabarmen handituko du pisua irabazteko arriskua hileak igaro ahala. Laburbilduz, ez da komeni platerrei maionesa gehitzea maiztasunez, nahiz eta kaloria gutxikoa izan. Horren ordez, proba ezazu barazkiak gehitzen, edo limoia edo baratxuria erabiliz zaporea emateko. Halaber, espeziekin saiakuntzak egin ditzakezu.

EROSKIk berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu. Gure cookien politika espresuki onartzen baduzu edo eremu eta menu ezberdinetan sartuz orrialde ezberdinetatik nabigatzen jarraitzen baduzu, cookien instalazioa eta erabilera onartzen dituzu. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.

Cerrar aviso de cookies