Rocío

Nutrizio-aholkularia

Rocío

Zure nutrizionistari galdetu

Elikadurari edo nutrizioari buruzko zalantzaren bat daukazu? Gure nutrizionista-taldeak atseginez erantzungo dizu. Zure galderak erabat dohainik bidali. Nutrizio-aholkulari batek modu pertsonalizatuan aztertuko du zure kontsulta, eta e-mail bidez erantzungo dizu, 72 orduko epean gehienez ere.

EROSKI club bazkideentzako zerbitzu esklusiboa da.

Eroski clubeko beste bazkide batzuek jasotako erantzunak kontsultatu.















Sergio

Emazteari eta bioi izugarri gustatzen zaizkigu izozkiak, eta erostera goazenean, zalantza bera daukagu: Zeintzuk dira osasungarriagoak, bolakoak ala izotzezkoak?

Izozki krematsuek (zuk bola gisa ezagutzen dituzunak), dudarik gabe, izotzezko izozkiak baino askoz gantz gehiago dituzte. Izozki krematsuko bi bolek 10 g koipe inguru dituzte; izotzezko izozkiaren kasuan, anoa batean 0,5 g koipe baino gutxiago daude. Azukreei dagokienez, izozki krematsuek izotzezkoek baino kopuru handiagoa daukate, baina ez askoz gehiago: 25 g krematsuan eta 22 g izotzezkoan. Gantz gramo batek 9 kilokaloria dauzka; azukre gramo batek, 4 kilokaloria. Beraz, bi izozki-bolen eduki kalorikoa izotzezko izozkiarena baino askoz handiagoa da (200 kcal eta 90 kcal, gutxi gorabehera). Edozein alimenturako erabilitako koloragarriei dagokienez, erabat seguruak dira.
Beraz, izotzezko izozkiak kontsumitzea krematsuak kontsumitzea baino hobeagoa da. Hala ere, kontuan hartu behar da izozkiak, edozein motatakoak, Elikadura Osasungarriaren Piramideko erpinean daudela; hau da, noizean behin jan behar dira, eta beraz, zein aukeratzen den ez du garrantzi handirik edukiko, baldin eta gomendioa errespetatzen bada. Horrez gain, etxean izozkiak egiten proba dezakezue, esnekiak eta frutak erabiliz; produktu horiek elikadura osasungarriaren esparruan presentzia handiagoa baitute.

Mónica

Haragi gorrien polemikaren eta harrezkeroztik eman den informazio- eta gomendio-kopuru guztiaren ondoren, galdera hau dut: haragi gorria jateari utzi behar al diot?

Aipatzen duzun zalaparta dela-eta, Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak (IARC), Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) menpeko agentziak, 2015ean argitaratu zuen haragi gorriaren eta haragi prozesatuaren kartzinogenizitateari buruzko galderak eta erantzunak biltzen zituen dokumentu bat. Esteka honetan kontsulta daiteke: https://www.iarc.fr/en/media-centre/iarcnews/pdf/Monographs-Q&A_Vol114_S.pdf
OMEk haragi gorria ugaztunen haragi muskular guztia gisa (behi-, txala-, txerri-, bildots-, zaldi- eta ahuntz-haragia barne) definitzen du.
Haragi prozesatua, aldiz, honela sailkatu zuen: 1. taldea, gizakientzako kantzerigenoa, haragi prozesatuaren kontsumoa kolon-minbizia jasateko arriskuaren handitzearekin lotzen duten froga irmoak daudelako; haragi gorriaren kasuan, aldiz, ebidentzia ez dago horren argi, mugatua da, horregatik 2A taldean sailkatu zen: ziur aski minbizia sortzen du gizakietan. Arriskua zenbatzerakoan, ebidentzia mugatua denez, zaila da kalkulatzea, baina ikerlanen arabera, kolon eta ondesteko minbizia jasateko arriskua %17 igo daiteke egunean jandako 100 g haragi gorriko anoa bakoitzeko. Gomendatzen den gehienezko kontsumoari begira, erakunde horiek ez daukate daturik muga bat ezartzeko, baina kontuan hartu behar da arriskua kontsumitutako kopuruarekin handitzen dela, eta haragi gorriek, batez ere gihartsuek, propietate onuragarriak eduki ditzaketela eta burdin-iturri izan daitezkeela, besteak beste. Hala ere, Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Fundazioak ondorengo gomendioa egin du: gehienez ere, astean 300 g haragi gorri kontsumitu beharko lirateke.
Minbizi mota jakin batzuk jasateko arriskua murrizteko gomendio orokor gisa: mantendu elikadura osasungarria, landare-jatorriko eta gutxi prozesatutako elikagaietan oinarritua.

David

Nola jakin dezaket arrain batek merkurio asko duen? Azkenaldian, maiz entzuten ari naiz arrainen merkurioagatiko kutsadurari buruz eta kezkatuta nabil.

Arrainak duen merkurioari buruzko informazio fidagarriena Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN) eman zuen. Esteka honetan egiazta dezakezu: https://www.aecosan.msssi.gob.es/AECOSAN/web/para_el_consumidor/ampliacion/mercurio_pescado.htm AECOSAN agentziaren arabera, merkurioak osasunean eduki ditzakeen efektu negatiboak umeetan eta haurdun edo edoskitze-fasean dauden umeetan kezkagarriak izan daitezke. Emakume haurdunetan, edo haurdun egon daitezkeenetan, fetua babestu behar da neurogarapenean albo-ondoriorik gerta ez dadin. Edoskitzen duten emakumeen kasuan, arretako mezuak igortzea komeni da: merkurioa ama-esnean ager daiteke, eta hura haurtxoari pasa dakioke, eta horrek haurtxoaren neurogarapenean eragina izan dezake. AECOSAN agentziak biztanleriaren talde horientzako gomendio batzuk dauzka, 2011n jakinarazi zituenak: haurdun dauden emakumeek (edo ego daitezkeenek), edoskitzen ari diren emakumeek eta haurtxoek (3 urtetik beherako umeek) merkurio eduki handia duten arrain-espezieen kontsumoa saihestu behar dute. Espezie horiek dira ezpata-arraina, marrazoa, hegalaburra eta lutxoa. Gomendioa desberdina da 3 eta 12 urteko umeen kasuan: aipaturiko espezieen kontsumoak astean 50 g-koa edo bi astean 100 g-koa izan behar du, ez gehiago.

María

Elikagai batzuen (batez ere atunaren eta beste arrainen) bidez ahoratzen ditugun merkurioarekin arazo larri bat dagoela irakurri dut; are gehiago, azterketak egitea komeni dela organismoan daukagun metal kopurua neurtzeko. Egia al da? Benetako arriskurik al dago?

Metilmerkurioa da arrainetan dagoen merkurioaren formarik nabarmenena; ezpata-arraina, marrazoa edo hegalaburra bezalako tamaina handiko espezietan kopuru handiagotan dago. Elikagaien bidez gain, merkurioak baditu beste modu batzuk organismoan sartzeko, baina kasu horiek lanean merkurioaren eraginpean egitean gertatzen dira (adibidez, meatzaritza). Kopuru handitan, merkurioak osasunean eragina izan dezake, organismoan aldaketa handiak sortuz, esposizioa akutua zein kronikoa denean. Biztanleria, orokorrean, merkurioarekiko eraginpean dago, batez ere arrainen eta itsaskien bidez, baina horrek ez du zertan osasunerako arrisku bat izan behar, elikagai horiek gehiegi kontsumitzen ez baditugu eta batzorde zientifikoen gomendioak jarraitzen badira. Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA, ingelesezko laburdura dela-eta) 2015ean txosten bat argitaratu zuen arraina eta itsaskia jateak dauzkan onurei buruz, metilmerkurioaren arriskuekin alderatuta; lan horretan, aldez aurretik argitaraturiko iritziak aztertu zituen. Ondorio nagusia izan zen elikagai honen kontsumoa kaltegarria baino onuragarriagoa izan zedin bermatzeko modurik eraginkorrena zela merkurio-eduki handiko espezien ahorakina murriztea (ezpata-arraina, hegalaburra edo marrazoa), eta merkurio baxuko espezieen kontsumoa handitzea (arrain txikiagoak), batez ere emakume haurdunen, edoskitze-fasean dauden emakumeen eta 12 urterainoko umeetan. Gorputzeko ehunetan, odolean, gernuan edo ilean merkurioa bezalako metal kopuru handia detektatzen duten probak daude, baina sustantzia haiekiko esposizioa gehiegizkoa izan dela sumatzen den kasuetan egiten dira bakarrik, adibidez, lanbide batzuen kasuan.

Rocío

Azken bolada honetan, gariaren kontsumoa murriztea komeni dela entzuten ari naiz, ez delako guk uste bezain osasungarria. Egia al da hori?

Gero eta mezu gehiagok, desegokik eta oinarririk gabe (elikadura-kondairek), gariaren produktu eratorrien kontsumorekin lotutako arriskuez ohartarazten gaituzte. Baliteke zeliakia gero eta ezagunagoa denarekin lotuta egotea. Zeliakoek ezin ditzakete kontsumitu glutena daukan elikagairik. Glutena oloa, garagarra, zekalea eta garia bezalako zerealetan dagoen proteina da. Azpimarratu egin behar da gaixotasun hori genetikoki joera harrapakatzeko duten pertsonetan gertatzen dela. Halako joerarik ez daukatenek, nahiz eta gari kopuru handia hartu, ez dute inoiz gaixotasun hori edukiko. Proba batzuen arabera, glutenik gabeko dieta kaltegarria suerta daiteke gaixotasun zeliakoa ez duten pertsonen heste-osasunerako. Arazo hori ez daukatenek garitik eratorritako produktuak (ogia edo pasta) kontsumitu ditzakete, eta are gehiago, komenigarria da. Gaur dakiguna da elikagai horien osoko bertsioak kontsumitzea dela benetan gomendagarria, hau da, findu gabeko zereal-garauarekin egindako elikagaiak: ogia, pasta, osoko pizza-oinarria edo osoko arroza (arroza zereala da, garia bezala).
2010. urtean, emakume ospetsu batzuk glutenik gabeko dieta jarraitu zuten, mirari-dieta ororen ezaugarri. Hori izan daiteke, hain zuzen, kondaira hori zabaldu izanaren arrazoia.
Laburbilduz, garia kentzeak pertsona guztien osasunean hobekuntzak agintzen dituzten informazioek ez daukate inolako euskarri zientifikorik. Bestalde, glutenik gabeko dieta ez da osasungarria, mediku batek kontrakoa esan ezean. Glutena ez da kendu behar pertsona bat zeliakoa dela susmoa dagoen kasuan ere ez, diagnostikoa erraztuko luketen zantzuak eta sintomak ezkutatuko bailira.

EROSKIk berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu. Gure cookien politika espresuki onartzen baduzu edo eremu eta menu ezberdinetan sartuz orrialde ezberdinetatik nabigatzen jarraitzen baduzu, cookien instalazioa eta erabilera onartzen dituzu. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.

Cerrar aviso de cookies