Plan familias 0·12
Galdetu zure emaginari
Erditze aurreko, bitarteko edo ondorengo ohiko zalantzak dituzu? Gure emagin taldeak pozik erantzungo ditu zure galderak. Bidali zure erantzuna eta doan erantzungo dizugu. Emagin profesional batek modu pertsonalizatuan aztertuko du zure kontsulta, eta e-mailez erantzungo dizu, gehienez ere 72 orduko epean. 
Zure kontsulta egiteko, EROSKI clubeko kidea izan behar zara.
Kontsultatu erantzunak
-
EdoskitzeaEpiduralaErditzeaHaurdunaldiaOndoezaZesareaZoru pelbikoaBeste kontsultak
Zer da finger feeding?
Bularra emateko zailtasunak egonez gero zure haurra elikatzeko aukera ematen duen teknika da. Mihia eta ahoa behar bezala erabili ditzakezu, edoskitzen jarraitu eta zure haurtxoari nahasmenik ez sortu.
+Zer da hipoakusia?
Entzuteko gaitasuna galtzea da, eta horren ondorioz normal entzuteko zailtasuna edo ezintasuna izaten da. Belarri bati edo biei eragin diezaieke. Haur jaioberri batek entzumenik ez izatea haurdunaldian eta erditzean egondako konplikazioen ondorioa izan da...
+Bularra ematerakoan ZIKA birusa transmititu daiteke?
Oraingoz, ez dago txosten dokumentaturik adieraziz amaren esnearen bidez zika birusa bularreko haurrari transmititzen zaiola. Ez da ezagutzen birusaren detekzio-maiztasuna, haren zinetika eta esnetan duen karga.
+Zer da korioamnionitisa?
Streptococcus agalactiae bakterioak haurdunaldian eragiten duen infekzioa da.
+Zer da enbrioi aurreko aldia?
Haurdunaldiaren 1. astetik 3. astera doan aldia da. Denbora horretan ernalketa gertatzen da, umetokian ezarri eta etorkizuneko plazenta eta barrunbe amniotikoa eratzen hasten da. Bere hirugarren astean enbrioiak digestio sistemaren, nerbio sistema zentral...
+
Zer da FUR?
FUR azken hilekoaren data da eta litekeena da ginekologoak jarri dizunarekin bat ez etortzea.
+Noiz joan behar dut ospitalera premiaz?
Ospitalera premiaz joatea gomendatzen dizugu, haurdunaldiko 36. astea baino lehen kontrakzio erritmikoak badituzu, odoljario baduzu edo urak botatzen badituzu.
+
Zergatik nire data ez dator bat ginekologoarenarekin?
Oso ohikoa da haurdun dauden askok ez jakitea zergatik azken hilekoaren data ez den bat etortzen ginekologoak jarri dienarekin, eta ez dute zergatia ezagutzen. Saiatuko gara argitzen: Kontuan izan behar da azken hilekoaren data fidagarritzat jotzeko behar...
+Haurdunaldiko diabetesa dut, nola jakin diabetikoa izaten jarraituko dudan erditzearen ostean?
Haurdunaldian diagnostikatutako haurdunaldiko diabetesa erditzearen ondoren mantendu daiteke edo ez. Diagnostikoa egiteko, haurraz erditu eta 6 astera edo bularra emateari utzi ondoren, 75g-ko glukosaren ahoko gainkargaren testa egin beharko zenuke, non g...
+Zer mugimendu egiten ditu haurtxoak haurdunaldian?
Haurdunaldian, zure haurtxoaren lehen mugimenduak oso sotilak izaten dira eta denbora tarte handia egoten da batetik bestera. "Burbuilaren" sentsazioa esaten zaio horri. 20. astetik aurrera, fetu-mugimendu guztiak agertuz joango dira (enborrekoak, gorputz...
+