Plan familias 0·12
Galdetu zure emaginari
Erditze aurreko, bitarteko edo ondorengo ohiko zalantzak dituzu? Gure emagin taldeak pozik erantzungo ditu zure galderak. Bidali zure erantzuna eta doan erantzungo dizugu. Emagin profesional batek modu pertsonalizatuan aztertuko du zure kontsulta, eta e-mailez erantzungo dizu, gehienez ere 72 orduko epean. 
Zure kontsulta egiteko, EROSKI clubeko kidea izan behar zara.
Kontsultatu erantzunak
-
EdoskitzeaEpiduralaErditzeaHaurdunaldiaOndoezaZesareaZoru pelbikoaBeste kontsultak
Zer da Baby Led Weaning (BLW)?
Haurrak berak gidatuta bularra emateari uzteko prozesua da. Haurraren dietan solidoak modu mailakatuan sartzean datza, 6 hilabetetik aurrera. Metodo hori hasteko, zure haurtxoa laguntzarik gabe eserita egoteko gai izan behar da eta janariarekiko interesa ...
+Zer gertatzen da SGB eramailea banaiz?
Nazioarteko osasun organismoen eta Espainiako Ginekologia eta Obstetrizia Elkartearen gomendioa da emakume guztiei zainetik antibiotikoa ematea, kultiboak positiboak eman badu bakterioarentzat.
+Zer da SGB edo EGB?
Normalean gizakien heste meharrean aurkitzen den bakterio bat da. Gainerako bakterioekin harmonian bizi da, eta ez dakar arazorik. Batzuetan, uzki ingurua kolonizatzen du, bulba eta gernu-traktua ere bai, sintomarik sortu gabe. Ez da bakterio erasokorra, ...
+Zer da TTOG?
Glukosarekiko tolerantzia testa da, gluzemiaren kurba ere esaten zaio. TTOG honek haurdunaldian diabetesaren diagnostiko segurua egiteko balioko du.
+Zer da APGAR?
Jaio ondorengo lehenengo eta bosgarren minutuaren artean zure haurtxoari egingo zaion azterketa da. Salbuespenetan 10 minutura errepikatzen da. 5 parametro balioesten dira 0tik 2ra: arnasteko ahalegina, bihotz-maiztasuna, muskulu-tonua, erreflexuak eta az...
+Zer da ankiloglosia?
Mihipeko frenuluaren arazo bat da, mihiaren azpiko muki mintza motza, zurruna, malgutasunik gabea edo mihiaren aurreko zatiari helduta dagoenean gertatzen da. Horren ondorioz, mihia mugiarazteko zailtasuna egoten da, eta elikaduran, bokalizazioan edo hort...
+Zer da haurrondokoa botatzea?
Haurrondokoa botatzea erditzearen hirugarren etapa da. Jaiotzaren eta plazenta kanporatzearen artean gertatzen dena da.
+Zer da haptonomia?
Haptonomia, Frans Veldman izeneko mediku holandar batek sortutako diziplina da, ukimenaren bidezko komunikazio afektiboa lantzen du eta ez da soilik jaio aurreko aldirako, bizitzako edozein etapatan erabili daiteke. Gurasoen eta etorkizuneko seme-alaben k...
+Zer da epulisa?
Haurdunaldian oso maiz ematen den oien asaldura onbera da.
+Zer da emesi soila?
Haurdunaldian izan ditzakezun gonbitoak dira. Ez da beharrezkoa tratatzea, organismoaren azido-oinarriaren oreka aldatzen ez badute edo pisu galera nabarmenik ez badago.
+