Arroz saldatsua itsaskiekin

  • 5982 bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Prezio
Prezio
Arroz saldatsua itsaskiekin

Descargar

kcal
428 21%
Azukreak
3,01g 3%
Koipeak
6,57g 9%
Koipeak saturatuak
1,09g 5%
Gatza
2,43g 40%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Zatitu abakandoa. Banatu burua isatsetik. Zatitu burua bi zatitan goitik behera eta isatsa xerratan. Gorde. Jarri paella-ontzia sutan olio zurrusta batekin, gehitu baratxuria eta gorritu aurretik gehitu tipula eta piperrak. Utzi egosten su ertainean 10 minutuz. Sueztitzen direnean, gehitu tomate arraspatua eta utzi sutan saltsa loditxo antzeko bat lortu arte. Gehitu abakandoaren burua, barnealdeak paellaren hondoa ukitzen duelarik eta utzi txigortzen. Gehitu piperrautsa eta egon adi, erre ez dadin. Gero, gehitu brandy zurrusta bat eta utzi alkoholari lurruntzen. Gehitu arroza eta irabiatu minutu pare batez, paellaren hondoan dauden zapore guztiak har ditzan. Gehitu salda beroa eta banatu ongi arroz guztia. Gatza gehitzeko ordua heldu da, baina erne ibili, itsaskiak dezente gazitzen du eta. Salda irakiten hasten denean, jaitsi su ertainera eta utzi egosten 15-18 minutuz. Arroza egina egon baino 5 minutu lehenago, gehitu abakandoaren isats zatituta, hankak eta berberetxoak. Arroza oraindik prest ez dagoela eta salda ia agortuta dagoela ikusten baduzu, erantsi salda bero pixka bat gehiago. Arroza bere puntuan dagoenean, estali trapu batekin minutu pare batez eta zerbitzatu berehala.
Arroza elikagai osasungarria da eta ia edozerekin lagun daiteke; ez dago aitzakiarik arrozarekin egindako plater osasungarri eta gozoak prestatzeko. Udan gaudenez, menua osatzeko nahikoa litzateke entsalada bat, gazpatxo bat... Nutrizio-propietateak. Abakandoak gantz kantitate txikia du (% 2), kalitate handiko proteina kantitate handia du (% 18) eta B3, B12, fosforo-, iodo-, selenio- eta zink-iturria da. Itsaskiek kolesterol eta purina (azido uriko) kantitate handia dutela pentsatu ohi den arren, ez da hainbesterako. Elikagaietatik xurgatzen dugun kolesterol kantitatea oso txikia da, beraz, ez du odol-mailetan eraginik. Itsaski gehienek, abakandoa barne, batez besteko purina kantitate ertaina dute, eta, askotan jaten ez dugunez, ez litzateke arazo bat izango.

Osagaiak (6 pertsonak)

sReceta online en: