Aza-arroza sasoiko barazkiekin

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Prezio
Prezio
Aza-arroza sasoiko barazkiekin

Descargar

kcal
358 18%
Azukreak
10,37g 12%
Koipeak
27,51g 39%
Koipeak saturatuak
4,49g 22%
Gatza
0,13g 2%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Xehatu azalorea elikagaiak prozesatzeko gailu batean, arrozaren tamainako aleak lortu arte. Kontuz, ez xehatu gehiegi. Bota oliba-olio zirrista bat zartagin batean, eta salteatu bertan juliana eran ebakitako azenarioa eta aza gorria. Atera zartaginetik puntu-puntuan daudenean (al dente) eta gorde. Zartagin berean, sueztitu tipulin xehatuaren atal zuria xehatutako baratxuriarekin batera. Gehitu azalorea eta kozinatu minutu batzuez, biguna egoten hasi arte. Gehitu azenarioa eta aza, eta nahastu. Ondoren, kendu sutatik. Zerbitzatu tahini eta jogurtarekin egindako saltsa batekin. Amaitzeko, gehitu tipulinaren atal berdea, arbendol xehatuak eta txile-malutak. Dieta obolaktobegetarianoetarako egokia.
Badakigu, oro har, barazki gehiago jan behar ditugula. Horregatik, errezeta honen antzeko ideia berriek barazkien kontsumoa handitzen eta txikienen dietan sartzen lagun diezagukete. Nutrizio-propietateak. Nabarmentzekoa da fruitu lehorren, oliba-olioaren eta tahiniaren emandako zuntza eta koipe osasungarriak. Kolore desberdinetako barazkiak daudenez, fitokimiko (pigmentuak; substantzia onuragarriak dira) mota gehiago daude

Osagaiak (4 pertsonak)

sReceta online en: